Skip to content
Portada » Azaroaren 21ean osasunaren eta eskubideen aldeko manifestazio nazionala  Bilbon

Azaroaren 21ean osasunaren eta eskubideen aldeko manifestazio nazionala  Bilbon

Azaroaren 21ean, larunbatean 10:00etan,OSASUNA ETA ESKUBIDEAK taldeak Bilbon manifestazioa antolatuko du. Gure bizitzan une honetan gehien kezkatzen gaituzten gaien inguruko aldarrikapena egiteko: herritarren ekonomia, osasuna eta eskubideak hain zuzen ere.

COVID-19aren gaixotasunaren inguruan bertsio ofizialarekin bat ez datozen hamaika adituen ahotsak entzun eta gero harrituta jarraitzen dugu aditu horien ahotsak isilarazten, mespretxatzen eta alboratzen jarraitzearekin. Hori dela eta argi utzi nahi dugu adituen arteko debate zientifiko bat egon arte ez garela geldituko.

Martxotik hona gaia kudeatzen eta horren inguruan informatzen dabiltzan horiek denbora soberan izan dute Herri honek merezi duen gardentasuna eta pentsaera guztietako iritziak entzuteko mekanismoak martxan jartzeko. Hori gauzatzeko pausoak eman ditugula eta erakunde hauetatik oraindik erantzunik ez dugula jaso salatu nahi dugu:

Alderdi politikoekin, Bilboko Osakidetza Ordezkaritzako Zuzendaritzarekin, Barne Saileko Ertzaintzaren arduradun nagusiarekin, Bilboko alkatearekin eta EITBko zuzendariarekin.

Gauzak horrela argi utzi nahi dugu edozein erakunderekin batzartzeko prest gaudela.

Arduradunek pausu txiki bat ere eman ez dutela ikusita mugimendu bezala kolektibo hauei zuzentzen gatzaie:

  1. Eusko Jaurlaritzari
  • Eten ditzala alarma egoeran hartzen ari diren legez kanpoko neurri zorrotzak.
  • Estatuko Epidemiologia zentroak emandako urriko datuak ikusita, ostalaritza ixteko, herrien arteko mugimenduen debekua etab. nekez justifika daitekeenez, neurri horietan atzera egiteko eskatzen diogu:

 

http://www.biltzarre.eus/includes/elFinder/files/Estatuko_hilkortasun_aurreikuspenak.pdf

 

  • Euskal herritarren interesak defenda ditzala eta ez omen dagoen Munduko Orden Berriak ezarri nahi duen agenda globalistarenak.

 

  1. Osakidetzari
  • 000 bat medikuk osatzen duten COMUSAV elkarteak Covid gaixotasunerako frogatutako sendagaiak omen dituela publikoa da baina norbait edo norbaitzuk ezkutatzen dabiltza. Osakidetzari gai honen informazio zabala eskaini eta gai honi buruzko eztabaida publikoa egin dezala.
  • Maria Jose Martinez Albarracinek, medikuntzan eta zirujian lizentziatua eta prozesu diagnostiko klinikoetan katedradunak, jartzen ari diren gripearen kontrako txertoek osasunerako kaltegarriak izan daitezkeen osagaiak dituztela publikoki salatu du. Euretako batean adibidez Fluzone HD osagaia dago eta fitxa teknikoan ere aste bat eta 6 hilabeteko tartean efektu negatiboak eta kasu batzuetan heriotza ere eragin dezakeela jartzen duela dio. Beraz, Osakidetzak herritarrak txertoen arriskuez ohartaraz ditzala.
  • Mundu mailako aditu askok PCR frogak zalantzan jarri dituzte, Espainiako Medicos por la Verdad bilguneko kideek azterketa zientifikoen bidez ez duela balio frogatu dute. AEBetan CDCko zuzendariak, Anthony Faucik, 35 ziklotatik gorako PCRak positibo faltsuak direla publikoki onartu du. Beraz, Osakidetzak zalantza hauek argitzeko eskatzen diogu.

 

  1. Hedabideetako zuzendariei: Hedabideen bitartez sartzen duten beldurra gelditzeko. Dagoen zentsura bortitza berehala gelditzeko eta bertsio ofizialarekin bat ez datozen ahotsak plazaratzeko.

 

Hurrengo hauei egoera latz honetan hausnarketa bat egiteko eskatzen diegu, izan ere, euren jokaerek eurengan zein senideengan (seme-alabak, guraso, neba-arreba…) eragina izan dezakete. Bestalde, gure eskubideak murrizteko legeak etengabe aldatzen daudela ohartarazi nahi diegu gero eta txarrago:

 

  1. Kazetariei: gai honen inguruan gehiago ikertzeko eta informazioa kontrastatzeko.
  2. Osasun arloko profesionalei: sortu dugun taldean parte hatzeko eta gaia behar bezala ikertzen laguntzeko.
  3. Poliziei: Gogoratu nahi dizuegu herritarrak babesteko eta legea betetzeko zaudetela. Konstituzioko 10, 14, 15, 17 eta 55. artikulua eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala irakurtzea eskatzen dizuegu.
  4. Euskal Herriari: antolatzeko, bertsio ofizialetik kanpoko informazioa ere entzuteko eta informazio osatua eskuratzeko.

 

Informazio gehiago: osasunaetaeskubideak.blogspot.com,  osasunaetaeskubideak@gmail.com

Osasun arlora bideratutako aurrekontua, Barne Produktu Gordinarekiko. EAEn azken 10 urteotan jaisten joan da eta Europan baino %25 gutxiago da eta Nabarran Europan baino %35 gutxiago (Iturria: Nekane Juradok aurrekontuei buruz egindako ikerketa)

Presupuestos dedicados a Sanidad respecto al Producto Interior Bruto. En la CAV es un 25% inferior a la media de la Unión Europea. En Nabarra un 35% inferior (Fuente: Análisis de los presupuestos realizado por Nekane Jurado)