Seme-alaba edo zeuk “txertatu” aurretik medikuak azaldu beharko lizukeena:

  1. Esperimentalak. ARN duten “txertoak” esperimentazio aldian daude eta behin-behineko onarpena baino ez dute. Seme-alaba edo zeu laborategiko cobaya izatea nahi duzu?
  2. Ez dago gomendatuta. OMEk ez ditu umeentzat eta gazteentzat “txerto” hauek gomendatzen.
  3. %99,99. Umeen %99,99 bizirik ateratzen da Covid gaixotasunetik, immunitate naturalari esker eta “txertoen” beharrik gabe.
  4. Gaixotzea oso zaila. Gazte batek auto istripu bategatik, erorketa bategatik edo Covid “txertoagatik” hiltzeko aukera gehiago ditu Covidgatik hiltzea baino. Estatu Batuetan txertoengatik 300 gaztetxo hil dira dagoeneko!

  5. Hildako bat. Euskal Herrian ume bat covidgatik hiltzeko probabilitatea %0,00018koa da. Bakarra hil da baina ez Covidgatik, minbizia zuelako.
  6. Kutsatze gutxiago. Gaztetxoek nagusiek baino 8 aldiz gutxiago kutsatzen omen dute.
  7. Miokarditisa. “Txertoen” albo ondorio larrien artean miokarditisa dugu eta betirako kaltea da.
  8. Txertoek” ez dute ondo immunizatzen. Hartu duten %40a berdin-berdin kutsatu edo gaixotu daiteke. Orduan zertarako jarri?
  9. Sistema immunea. “Txertoek” immunizazio naturala kaltetu dezakete, gure sistema ordezkatzen saiatzen delako baina soilik covid-19aren aurka eta ez beste gaixotasunen aurka.
  10. Antzu geratzea. Injekzio hauek seme-alaba antzu bihur lezakete, fabrikatzaileek azaldutakoaren arabera.

Covid-19 txertaketa esperimentaletik adingabeak babesteko, gurasoei proposatzen zaizkien jarraibideak:

Gaur egun, arrazoi eta proportzionaltasun irizpide guztien aurka, adingabeetan sendagai esperimental bat inokulatzeko prozesua egiten ari dira eta, ikertzaile batzuen arabera, epe luzera pertsonen genetika alda dezake, beste ondorio larri askoren artean. Jarraian, adingabeen txertaketatik zuen seme-alabak babesteko jarraibide batzuk proposatzen dira:

Gurasoentzat eskuragarri 4 dokumentu jartzen ditugu hemen:

– 1 idazkia: (Ez_txertatu_gurasoak_ados_No_vacunación_padres_de_acuerdo_VERSION_3.docx eta Ez_txertatu_gurasoak_ados_No_vacunación_padres_de_acuerdo_VERSION_3.pdf): Baimenik ez. Bi gurasoak ados daude baimenik ez ematearekin.

– 2. Idazkia: (Ez_txertatu_gurasoak_ez_ados_No_vacunación_padres_en_desacuerdo_VERSION_3.docx eta Ez_txertatu_gurasoak_ez_ados_No_vacunación_padres_en_desacuerdo_VERSION_3.pdf): Baimenik ez. Baimenik eza gurasoetariko batek egiten du eta bestea agian ez dago ados.

– 3. Idazkia: (Burofax_Beste_gurasoari_Al_otro_progenitor_VERSION_3.docx eta Burofax_Beste_gurasoari_Al_otro_progenitor_VERSION_3.pdf): Guraso batek besteari bidaltzen dion burofaxa, seme-alabak inokulatzeko desadostasunarekin.

– 4. Idazkia: (Requerimiento_formal_y_fehaciente_para_consentimiento_informado_VERSION_3.docx eta Requerimiento_formal_y_fehaciente_para_consentimiento_informado_VERSION_3.pdf): Covid-19aren aurkako txertoari buruzko baimen informaturako errekerimendu formala eta fede-emailea.

Garrantzitsua da adieraztea, baimena ez ematearen dokumentuak ez daudela zuzenduta bakarrik adingabeari Covid-19 txerto esperimentalik inokulatzea ekiditzera (argi dago, hori dela beraien motibazioa), baizik eta -gaur egun ezin garelako fidatu osasun-agintariez (bai ordea, osasun langileez)- beste txerto mota batzuk edo PCRak (edo beste test) egitera ez dugula baimenik ematen ere.

Aurki dezakegun kasuistika zabalena izateko, oro har idatzita daude, eta EZ DA ONARTZEN INSTRIPUAGATIK LAGUNTZA ZUZENA ETA PREMIAZKOA EZ DEN BESTE TRATAMENDU MEDIKORIK. Nolanahi ere, dokumentu guztiak word formatuan aurkezten dira, gurasoek bere egoerara ahalik eta ondoen egokitu ahal izan ditzaten. Adibidez, idazkia egokitu dezakezue Covid-19 txerto esperimentala soilik ager dadin.

Gainera, gurasoen lana errazteko, bi dokumentu gehitzen dira ere:

Jarraibideen dokumentua
Aurrera eroateko ekintzen laburpena.

Datozen egunetan itzuliko dira dokumentuak euskarara, baina gaur egun dugun premia dela eta, gaztelaniazko bertsioak bakarrik banatzen hasten gara, gurasoek jardun ahal izateko ahal bait arinen.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad