Skip to content
Portada » Eskoletako protokoloak kentzeko garaia da

Eskoletako protokoloak kentzeko garaia da

Eskoletako protokoloak bertan behera gelditzeko eskaerarekin txandakako baraualdia abiatu du Bizitza Plataformak Bilbon, otsailaren 23 asteazkenetik, martxoaren 12ra arte txandaka baraualdi bat hasiko du. Partaideak 3 egun jan gabe egongo dira, eta txandakatzen joango dira. Egunez Eusko Jaurlaritzaren Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzaren aurrean egongo dira orriak banatzen eta herritarrei informatzen, eskoletako protokoloen kalteen berri zabaltzeko. Horrez gaurtik aurrera Bizitza Plataformak ahalik eta herri gehienetan, ostegunetan, eskolen irteeran egoteko mahai informatiboak jartzeko dei egin du, eskoletako protokoloak kendu arte eta umeekiko abusuak amaitu arte!

Honekin batera instituzioetara idatziak bidaltzeko kanpaina ere martxan da: eskola protokoloei gure ezetza zenbat eta pertsona gehiagok adierazi hobe. 5 dokumentu prestatu dira dagokien agintaritzetara zuzenduta helarazteko: https://www.bizitza.eus/laguntza/eskola/

2021-2022 ikasturteak desberdina izan behar zuela eta nolabaiteko normaltasunera itzuli behar dugula eskatuz abiatu zen ikasturtea. Hezkuntza Ordezkaritzetatik inposatutako protokolo bortitz hauek pixkanaka lasaitu eta desagertzeko helburuarekin.

2020ko martxoa ezkero haur eta gazteen eskubideak azken planoan gelditu dira: txakurren “beharrak” kontuan hartzen ziren baina umeek ezin zuten inolaz ere etxetik atera, lehen aste haietan. Ondoren, tabernak zabaltzeko aukera etorri arren, aire zabaleko jolas parkeek prezintatuta jarraitzen zuten. Gizarteko sektore gehienetan neurri malguagoak izan arren, eskoletan, kiroldegietan, liburutegietan… aurrerapausorik ez da izan, berriz ere haurrak azkenputz utziz.

Protokolo hauek beren garapenean arazo larriak dituzten haur gaixoak sortzen ari dira, protokoloen eta kontingentzia-planen inplikazioak aztertzerakoan.1 Segurtasunaren izenean haur eta gazteen ahotsa isilarazi da, euren beharrak albo batera utziz gizartean. Konfiantza eta gertutasunak ez dute tokirik goitik behera ezarritako agindu-kate honetan, zeren protokoloek neurriak inposatzen baitituzte, baina pertsonak nola sentitzen diren aztertzeko tarterik ez dute uzten. Kontrola, diziplina, obedientzia, autoritarismoa, antsietatea, kezka… hezkuntza eremuan sartu direnetik, haur eta gazteen artean buru-gaixotasunak eta suizidio-tasa ikaragarri igo dira. 2

Garapen fisiko eta psiko-afektibo sanorako oso garrantzitsua da arnasketa ona, besarkadak, aurpegiak ikustea, kontaktua, hurbiltasuna eta abar, gaur egun, eta duela bi urtetik hona, zentroetan ez dira ez balore hauek ez egoera hauek bermatzen. Estatuko, Kataluniako eta Euskal Herriko pediatrak, oso berandu bada ere, eskoletan osasun-murrizketak bertan behera uzteko eskatzen ari dira.3 Baina osasun-murrizketak al dira? Nines Maestroren arabera, 2020ko apiriletik aurrera hartu ziren erabakiak politikoak dira soilik, ez sanitarioak.4

  • Maskarak oxigenoa sartzea murrizten du eta haurrek helduek baino hiru aldiz oxigeno gehiago kontsumitzen dute. Oxigeno faltak, garunaren garapena eragozteaz gain, kalte itzulezinak eragiten ditu ordezkatu ezin diren garuneko zelula batzuk hiltzen baitira.
  • Agente patogeno asko maskarei itsatsita geratzen dira eta ezin dira kanporatu.
  • Ikerketa askoren arabera, ez dago birusa airetik transmititzen dela adierazten duen ebidentzia zientifikorik.
  • Karbono dioxido gehiago pilatzen da gorputzean, eta ezin da ezabatu. Horrek gorputza azidotzen du, eta horrekin gaixotasun-arriskua areagotzen du.
  • Oxigenoa murrizteak odol-hemoglobina ere murrizten du, eta horrek immunitate-sistema gutxitzen du.
  • Herrialde askotan ezin da maskararekin bi ordu jarraian baino gehiago lan egin.
  • Antsietatea, kalte psikologikoak eta fisikoak: dermatitisa, onddoak, nekea, D bitamina falta… eta kalte gehiago

Zer ondorio izango ote ditu epe luzera gure haurrei egunero arnasa kentzeak? Jada garapen-neuronalean arazoak detektatu dira, hizkeran jasandako atzerapenak… Maskararen erabilera benetako osasun arriskua da haurren garapen egokirako.

Osasuna, birus baten mehatxutik harago, modu zabalean ulertu eta zaindu beharreko kontua dela agerian gelditu da. Noiz arte mantenduko dira haur eta gazteen osasuna kaltetzen duten protokoloak?

Eskoletako protokoloak kendu!

Umeekiko abusua amaitu!

Bizitza Plataforma 2022.02.23

Erreferentziak:

  1. Hoyuelos, Freire y Mastreren analisia: “Implicaciones pedagógicas de la normativa Covid y los planes de contingencia para la convivencialidad en los centros educativos.” https://t.me/escuelascontacto/599
  2. Eguzkilore kolektiboaren azterketa: https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20220104/de-la-tristeza-a-la-colera-la-presion-ambiental-de-la-pandemia-deja-huella-en-los-mas-jovenes
  3. Pediatren eskaera:https://www.argia.eus/albistea/eskoletan-pandemiaren-neurriak-arintzeko-eskatu-dute-euskal-herriko-hamasei-pediatrak
  4. “Derechos y Libertades en Tiempos de Pandemia” ekitaldian esandakoak: https://www.youtube.com/watch?v=xkJU4aPlqoI