Hezkuntza Sailetako protokolo desegokiak kentzearen aldeko ibilaldiak

Bizitza Plataformak Hego Euskal Herriko ikastetxeetan banatu duen dokumentua gaur goizean helarazi diegu Hezkuntza Sailburuei, hezkuntza ordezkariei, ikuskariei…, mezu argi honekin: protokolo bortitz hauek pixkanaka lasaitu eta desagertzeko neurri zehatzak behar dira, oraintxe!

Lehen ibilbidea eguerdian egin da Gasteizen. 13:00etan, 3.707 sinadura eta dagokion eskaera aurkeztu dira Hezkuntza Sailean. 14:00etan martxa Andre Maria Zuritik atera da eta 45 bat lagunek egin dute ibilbidea megafoniaren laguntzarekin. Amaieran, agiria euskaraz eta gaztelaniaz irakurri da.
Arratsaldean Iruñeako Gaztelu Plazan elkarretaratzea burutu dute 52 lagunek.
Iluntzean Donostian 200 lagun inguruk parte hartu dute eta Bilbon 250 pertsona elkartu dira. Hauek ere megafoniaren laguntzarekin egin dute Hezkuntza Ordezkaritara ibilbidea eta jarraian datorren mezua irakurriz eman zaie amaiera mobilizazioei.

HEZKUNTZA ORDEZKARITZA ETA SAILERA IBILALDIAK, COVID PROTOKOLOAK KENTZEKO

Gasteiz 14:30h

Komunikatua irakurtzea

BILBO 20:00h

BILBO

 

IRUÑA / PAMPLONA

Ikastetxeetan maskarak kentzeko eskaera ugaritu da

Gero eta ozenagoa entzuten da maskarak kendu behar direla ikastetxetan: Ikastolen Elkarteak adierazitakoa, astelehenean Haurrak ere bai sareak eginiko protestak, astero ikastetxeren batean egiten hasiko diren kontzentrazioak, Abendaño Ikastolan jaso dituzten 7.000 sinadura patioan bederen maskara kentzeko…

Eta gaur, ikastetxeetako protokoloan bertan behera geratzeko eskatuz egindako ibilaldi hauei, azken asteetan aldarrikapen berarekin Bizitza Plataformak jaso dituen 3.703 sinadura gehitu behar dizkiegu. Horrekin batera, 441 ikastetxetan aurkeztu dugu eskaera hauek biltzen dituen dokumentua eta hezkuntza zentro guztietara bidali da emailez.

Erremedioa gaixotasuna baino txarragoa!

Protokoloak ez dira egokitu udalerri eta une bakoitzera. Horrez gain, hezkuntza komunitate bakoitzaren berezitasunak ez dira aintzat hartu. Ikasturteko une askotan egoera epidemiologikoa haien datuen arabera (Osakidetza eta Osasunbide) ona izan den arren, gure umeen baldintzak ez dira batere hobetu.

Azken dekretuan egindako aldaketak txantaje hutsa dira, 5-12 urte arteko gaztetxoei inokulazio esperimentala jartzen behartzeko, maskararekin momentu oro egoera behartzen dituztelako eta 12 urtetik gorakoak ez. Dena dela, nagusiagoek, hau da, 12 urtetik gorakoek metro eta erdiko distantzia egonda maskara ez erabiltzeko agindua ez da betetzen ari ikastetxe gehienetan denbora osoan eramaten behartzen dituztelako.

Gero eta ikerketa gehiagok arriskuez ohartarazi digute, batez ere txikiengan

Ezin dugu onartu beste ikasturte bat baldintza hauetan, izan ere gero eta txosten gehiagoko azaleratu dute kalteak onurak baino handiagoak direla (Belgikako Medikuntza Akademia https://trikooba.com/?p=32349), osasun fisiko eta psikikoa asko kaltetzen ari dela, errendimendu eskolarra jaisten ari dela, etab.

Azkenik, ozen esan nahi dugu ez dugula haurren txertaketa onartuko: datuak aztertuz gero, ohartuko gara, haur eta gazteengan apenas duela eraginik covidak. Aldiz, txertoen eraginez sortutako albo ondorioak geroz eta heriotzak eta ezagunagoak zaizkigu eta OMEk dagoeneko bere datu basean 2.000.000 albo eragin jaso ditu. (https://diario16.com/la-base-de-datos-de-la-oms-registra-mas-de-2-millones-de-lesiones-tras-la-vacuna-del-covid/)

Protokoloak aldatu

Ordezkaritzetatik inposatutako protokolo bortitz hauek pixkanaka lasaitu eta desagertzeko neurri zehatzak proposatu ditugu:

-Tenperatura hartzeari uztea
-Hidrogelaren erabilera boluntarioa izatea
-Maskararen erabilera boluntarioa izatea
-Distantzia sozialik ez eragitea
-Ikastetxeetan inokulazioa egiten ez uztea
-Gure ikasleak ez beldurtzea eta mehatxatzea
-Gai honengatik ikasleen artean bulling egiten ez uztea

Umeak azkenak?

2020ko martxotik haur eta gazteen eskubideak azken planoan gelditu dira Hego Euskal Herriko protokoloetan. Guraso gehienok gogoan izango dugu, adibidez, txakurren “beharrak” kontuan hartu zirela, baina umeek ezin zutela inola ere ez etxetik atera, lehen aste haietan. Neurriak arintzen hasi zirenean ere, tabernak zabaltzeko aukera etorri arren, aire zabaleko jolas parkeek prezintatuta jarraitzen zuten.

Iaz 9 hilabetez aplikatu ziren protokolo berdinak jarri dituzte mahai gainean Urkulu eta Chiviteren gobernuek. Ze ikerketa egin dute denbora horretan, neurri hauek eraginkorrak diren ala ez jakiteko? Haur Hezkuntzako umeak maskararik gabe ibili diren denbora horretan ez da egoera okerragorik izan, beraz gainerako adinekin konparazioa eginez gertatu dena aztertu al du inork? Nola azalduko digute, aisialdiko jardueretan geroz eta neurri malguagoak izatea baina eskoletan, kiroldegietan, liburutegietan… aurrerapausorik ez egitea? Berriz ere, haurren oinarrizko eskubideak azkenputz!

 Eta Europan zer?

Ikasturte berri honetan gure agintariek ausardiaz jokatu eta beste herrialde batzuetan gertatzen ari denari erreparatzen badiote, ohartuko dira Ipar Euskal Herrian urriaren 4tik aurrera Lehen Hezkuntzako haurrek ez dutela maskara erabili beharrik izango. Danimarka, Estonian, Finlandia, Erresuma Batua (Eskozian ezin), Hungaria, Norvegia, Belgika, Herbehereak, Luxenburgo eta Suedian ere ez da beharrezkoa maskara eskoletan. Alemanian, 12 urtetik aurrera agintzen dute soilik.

Erantzuleak

Ume eta gazteen ongizatea bermatzen ez duten neurrien artean, maskararen erabilerak geroz eta kezka handiagoa sortzen duela nabarmena da azken asteetan. Eta ez da harritzekoa, haurrek helduek baino hiru aldiz oxigeno gehiago kontsumitzen baitute. Oxigeno faltak garunaren garapena eragozteaz gain kalte itzulezinak eragiten ditu eta hortik dator galdera, zer ondorio izango ote ditu epe luzera, gure haurrei egunero arnasa kentzeak? Eta nor izango da kalte horren erantzule?

 

BIZITZA PLATAFORMA
2021.10.22

Contenido relacionado

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad