Skip to content
Portada » BIZITZA RECORDS-EN LEHEN DISKOAREN AURKEZPEN KONTZERTUA

BIZITZA RECORDS-EN LEHEN DISKOAREN AURKEZPEN KONTZERTUA

Egoera hau hasi zenetik, esparru desberdinetako profesionalak entzun ahal izan ditugu, hala nola medikuak, birologoak, abokatuak… komunikabideetan entzuten dugunaren ikuspuntu desberdina ematen.

Kulturaren arloan musikari askok sentitu dute egoera horri guztiari letrak, harmonia, jartzeko beharra, beren sormenarekin lagunduz. Kalera atera dira, kantuan parte hartu dute… eta Bizitzaren lehen diskoa sortzeko proposamena plazaratu zen, orain esku artean duguna.

Jende askoren laguntzari eta egindako crowfounding-ari esker, labetik atera berria, gaur aurkeztu da Bizitza Records-en lehen diskoa “BIZITZAREN DOINUAK”, Areatzan eskainitako kontzertuan.

Disko honen bidez ekarpen txiki bat egin nahi izan dute diskoan parte hartu dutenek (musikariek, abeslariek, ekoizleek eta diseinatzaileek) Bizitza Plataformaren helburuak lortzeko: osasun diktaduraren aurka eta gure eskubide eta askatasunaren alde.

Gaurko kontzertuan parte hartu duten artistetako bat dugu Nikole Galardi eta horrelaxe dio bere kantuan “Elkar ukitu gabe, gizakiak zertarako gaude, beldurraren menpe suntsitu nahi gaituzte”.

“Aniguitar”-en ahotsean entzun dugu “La mascarilla” rokanrola, Aiz eta Javier Goñi ere kantuan ikusi ditugu, gure kantautore nekaezinenarekin batera: “Rasta sin Pasta” aurrez ere beste mobilizazio batzuetan entzun ditugun bezala. Txalaletaminak, txalaparta elektronikoen soinua zabaldu du, esklabu alaiak ote gara?

Diskoan Mikel Altzuart eta Xabier Silveira bertsolariek ere parte hartu dute eta Iban Nicolai edo Txala-os bezalako artisten kantuak entzun nahi dituenari, diskoa eskuratzeko gonbita luzatzen diogu, oso osorik gozatzeko! Beldurragatik parte ez duten artistei ere, eskua luzatzen diegu hurrengo diskoan parte hartzeko. Zuen zain gaude!

Informazio gehiago: https://t.me/BIZITZA_RECORDS_FAN_KLUBA

Diskoa eskuratzeko: musikariakbizitza@gmail.com

https://t.me/BIZITZA_RECORDS_FAN_KLUBA/27

https://www.youtube.com/watch?app=desktop&v=qqdvbnrz0zY

https://t.me/BIZITZA_RECORDS_FAN_KLUBA/11