Skip to content
Portada » Bihar, ostegunean, EITBren aurrean kontzentrazioa

Bihar, ostegunean, EITBren aurrean kontzentrazioa

  • Bihar, ostegunean, EITBren aurrean kontzentrazioa
  • Larunbatean manifestazio nazionala Iruñan: Alaitasuna hedatzen dute – Haurrak ez ukitu!

 

Bihar, osteguna, irailak 23, BIZITZA Plataformak, Bilboko EITBren aurrean, elkarretaratzea deitzen du arratsaldeko 19:00etan komunikabideen jokaeraren aurrean herritarrok sentitzen dugun sumindura adierazteko eta euren gizartea informatzeko lanarekin bete dezaten eskatzeko, egiari eta gizarteari sor zaion begirunez. Oso erantzukizun larrien jabe dira gertatzen ari denaren aurrean.

 

Bestaldetik larunbat honetan, irailaren 25ean, Bizitza Plataformak deitutako manifestazioa Iruñako Antoniutti parketik abiatuko da 12:00etan. Arratsaldean hainbat ekintzak ere antolatu dira, adin guztietarakoak.

 

Alaitasuna hedatzen dute! Haurrak ez ukitu izango da aldarria, haur eta gazteei medikamentu genetiko esperimentala inolulatzeko inolako arrazoi sanitariorik ez dagoelako, eta arriskuak ordea, oso handiak, estatistika guztiek orain arte frogatu digutenagatik. Europako EMA eta Estatu Batuetako Vaers medikamentuen agentzia ofizialen arabera, milaka hildako sortarazi dituzte covid medikamentu genetikoek. Beraz, Euskal Herrian covidgatik ume eta gazterik ez dela hil ikusita, eta denak txertatuz gero gazte eta ume kopuru bat hiltzea ekar dezakeenez, eta bizitza osorako miokarditis… moduko lesioak ekar dezakeenez, prebentzio ikuspegitik begiratuta, astakeria da gazteak masiboki inokulatzea eta laster umeei gauza bera egitea.  

 

 

 

Medikamentu esperimentalaren inokulazio horrekin, medikuntza ofizialak inoiz gainditu behar ez zuen marra gorria igarotzen ari da eta bi enpresa farmazeutiken interes hutsak herritarren interes gainean nola dauden betiko geratuko zaigu sartuta burmuinean: lotsagarria, onartezina.

 

Medikuntza ofizialarekin sortu den arrakala betirako geratuko da: coviden aurrean dauden tratamendu alternatiboak ukatzean, heriotza gutxiagorekin (ivermectina, ozonoterapia…) eta gazte eta umeen inokulazioa bultzatzean bereak egingo du.  Ez dugu ahaztuko!

 

 

BIZITZA PLATAFORMA
21.09.22