Baztertuak agerian

Baztertuak agerian!
ELKARTASUNA

 

 

Lapurdi, Behe-Nafarroa eta Xiberoako herritarrek, silueta deigarriak ikusi ahal izan dituzte lanera bidean, errepide bazterreko karrika-argietatik zintzilik. Sendagile, erizain,
ostalari, edota suhiltzaile itxura guzti hauen atzean, irailaren 15az geroztik, lanera joan ezinik, soldata gabe, etxean egotera zigortuak diren milaka langileen egoera agerian utzi nahi izan dugu ekintza honen bidez, EZ Pass! Nora Goaz? Kolektiboa osatzen dugunok.

Langile horiek, Covidaren kontrako txertatzea ez onartzeagatik, lanik gabe, soldatarik gabe gelditu dira egun batetik bestera, azken hilabeteetan egunero, txalotuak eta miretsiak izatetik, baztertuak eta gaitzetsiak izatera pasa dira, presio handiak
pairatuz. Gobernu frantsesa, txertoaren obligazioa edo osasun pasaportearen derrigortzea bezalako neurriak inposatuz, ondorio larriak eta zatiketa arriskutsuak sortzen ari da gure gizartean.

Ehunka langile noraezean dabiltza gure inguruan; batzuek beste ogibide batzuk hartzea erabaki dute jadanik, beste batzuek aldiz, oraindik badute maite duten artatzaile lana baldintza normaletan errekuperatzeko itxaropena, jakinez gainera, erietxeetan langile kualifikatuen behar gorria dagoela nonahi.

Osasun langileez gain, beste alor anitzetako langileek eta gizarteak bere osotasunean
pairatzen duen pasaporte sanitarioaren diskriminazioa gogor salatzeko eta gelditzeko
garaia da. Gero eta ozenago entzuten dira neurri hauek oinarri zientifikorik eta onura
sanitariorik ez dutela adierazten duten aditu anitzen ahotsak. Gainera, Bidasoaren edo
Pirinioen bestaldean, neurriak kentzen ari direnean, nola azaldu daiteke hortik metro
gutira, Herritarrei lan egiteko eskubidea ukatzea eta baztertuak egotea?
Herrian, auzoan, lanean, familian, jende askok bizi duen errealitate gordin horren aurrean, gure elkartasuna ozen oihukatu nahi diegu kaltetu guztiei EZPass! Nora goaz?
kolektibotik. Anitz gara, isiltasun ulertezina hautsi eta gertatzen denaz hitz egin,
eztabaidatu nahi dugunak eta diskriminazioa onartzen ez dugunak.
Baztertuen sustenguz, diskriminazioen kontra!
EZPass! Nora goaz? Kolektiboa
osasun pasaporteak eta txertatzeko obligazioak ekarri duten egoera larria salatzeaz gain, elkartasun eta sustengu osoa helarazi nahi die
zigortutako langile guztiei. Horretxegatik Ipar Euskal Herrian langile multzo ezberdinen sustenguz sortu den elkartasun diru kutxaren helbidea bideratzen dizugu, laguntza ekarri nahi duen edonori aukera emanez:
https://www.leetchi.com/c/collectif-le-droit-de-choisir-soignants-bayonne

EZPass! Nora goaz? Kolektiboaz gehiago jakin nahi baduzu, edo gurekin harremanetan sartzeko : askatasuna.ez.pass.de.liberte@gmail.com

Contenido relacionado

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad