Skip to content
Portada » Urkulluren dekretuaren atal garrantzitsu bi bertan behera uztea lortu dugu

Urkulluren dekretuaren atal garrantzitsu bi bertan behera uztea lortu dugu

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Bizitza Plataformako Asgascon Elkarteari eta maskara beti kanpoan ez dela erabili behar gogoratu eta erabaki zuen abuztuaren 3an.


▶️
Jaurlaritzak tranpa eginez, dekretuan idatzi zuen leku jendetsuetan beti erabili behar dela, hala nola, alde zaharretan, merkataritza eta denda guneetan, merkatuetan, azoketan, ostalaritza espazioetan, itsas pasealekuetan, umeen parkeetan, espaloietan eta oinezkoen pasabideetan.
▶️ Auzitegiak, ordea, estatuko legearen arabera ulertu behar dela dio eta Urkulluren dekretuaren beste leku batean 1,5 metroko tartea aipatuta dagoenez, horrela ulertu behar dela gogoratu du, hau da, ez dela derrigorrez eraman behar tartea uzten denean.
▶️ Beraz, Jaurlaritzaren “iradokizuna” bertan behera geratu da. Hedabideek ez
dute puntu hau aipatu eta lorpen judizial honen punturik garrantzitsuena
dela uste dugu.
▶️ Bestetik Auzitegiak pasealekuetan eta igerileku eta hondartzetako
joan-etorrietan maskara erabiltzeko betebeharra bertan behera utzi du
eta beraz, puntu hau, Urkulluren dekretutik kendu behar dela esan du
argi eta garbi.
▶️ Hauxe da Bizitza Plataformaren lehenengo lorpen judiziala eta ospatu beharrekoa da!

https://zuzeu.eus/euskal-herria/eaeko-justizia-auzitegi-nagusiak-arrazoia-eman-dio-asgascon-elkarteari/

▶️ Hedabideek ez dute jaso leku jendetsuetan ez dela derrigorrez erabili behar, jendeak beharrezkoa dela pentsatzen jarrai dezan: alde zaharretan, kaleko merkatuetan…

https://www.berria.eus/albisteak/201535/maskara-ez-da-beti-jantzi-beharko-gipuzkoako-eta-bizkaiko-hondartzetan.htm

https://www.europapress.es/euskadi/noticia-tsjpv-anula-obligacion-marcarilla-desplazamientos-paseos-playas-piscinas-si-guarda-distancia-20210803175757.html

https://www.bizitza.eus/wp-content/uploads/2021/08/AUTO_03-08-2021_Asgascon_Bizitza_TSJPV.pdf