Bai landareek eta bai jaten ditugun animaliek, behar dugun guztia ematen digute geure burua osasuntsu eta indartsu mantetzeko.
Landareek LURRETIK mineralak ateratzen dituzten neurrian, eta zenbat eta sakonagoak izan beren sustraiak, orduan eta ABERASTASUN gehiago ematen digute.
Horrela elikaturiko landareek, Eguzkitik Argia jasotzen dute eta Ilargian eta Planetetan oihartzun eginez, konstelazioetatik lurreraino bibrazioak iristen dira.
Bibrazio horiek, sustraietan, hostoetan, loreetan, fruituetan eta hazietan gauzatzen dira.
Horixe da benetako elikagaia, konplexua, aberatsa, Bizitza osoak ematen duen bezala.
Eta nekazari hauek landareak eta animaliak laguntzen dituzte maitasunarekin.