Osakidetzako langileen gutun irekia

Abenduaren 26ko manifestazioetan irakurritako gutuna:

Idazki hau pandemia honetan nagusi den diskurtso ofizialarekin ados ez dauden Osakidetzako langile batzuek egin dugu, bai SARS-COVID2ren aurkako txertorik hartu ez dugunok, bai txertatuak gaudenak. Ezer baino lehen, azaldu nahi dugu bertaratutako gehienok ez garela adierazpen honetan publikoki agertzera ausartzen, horrek ekar litzakeen errepresalien beldur baikara, bai gure buruzagiengandik, bai gure kideengandik berengandik, aipatutako diskurtso ofizialari jarraitzen diotelako.

Bai ospitaletan, bai lehen mailako arretan, baztertzen eta jo puntuan jartzen gaituzte, txertorik hartu nahi ez dugunok.

Gainera, lankide askok txertoa hartu dute presio eta errepresalia horiek saihesteko, eta ez txertoak arazoari irtenbide eraginkorra ematen diotelako. Beraz, agerian geratzen da Osakidetzan jende guztiak ez diola eusten boteretik eta komunikabide masiboetatik mantentzen den diskurtso bakarrari, eta ez duela inoiz eztabaida zientifikorik ahalbidetzen, zientziaren garapenean funtsezko zutabea dena.

Gure ustez, bai txertaketa-kanpaina honekin, bai Covid Pasaporte ezartzearekin, eskubide konstituzionalak urratzen ari dira, baita Datuak Babesteko Legea eta Pazientearen Autonomiari buruzko Legean jasotako eskubideak ere. Nazkatuta gaude diskurtso ofizialistaren aurrean langile amorratuek eskubide horiek alde batera uzten dituztelako eta txertorik ez hartzeko eskubide legitimoaren aurka ari direlako, bai lankideak, bai pazienteak, bai haien senideak eta laguntzaileak seinalatzen, epaitzen, kritikatzen eta estutzen dituztelako. Jakinik, gainera, erizainei presio egiten ari zaiela terapia geniko hori inokulatzeko, “txerto” bat ez delako. Horrez gain medikuaren agindurik gabe eta baimen informaturik gabe egiten ari da eta horrek berretsi egiten du aipatutako legeetan jasotako eskubideak urratzen ari direla. Eta horiez gain beste lege batzuk ere urratzen ari dira, hala nola Bioetikari buruzko Adierazpen Unibertsala, Genevako Adierazpena, Nurembergeko Kodea eta abar.

Gobernutik, Osakidetzatik eta komunikabideetatik Covid delakoaren aurkako irtenbide bakarra txertaketa dela aditzera ematen ari dira.

Ez da beste tratamendurik aipatzen, ez zaie interesatzen: ez da hitz egiten ari osasuntsu egoteko prebentzioaren garrantziaz: ariketa fisikoa, elikadura, loaren higienea, txertoak ez diren beste farmako batzuk, errespetuan eta askatasunean oinarritutako pertsonen arteko harreman positiboak eta abar.

Bi urte daramatzagu pandemiarekin. Ez al dago txerto hori baino tratamendu gehiagorik? Bide batez, albo-ondorio ugari sortzen ari dira, horietako asko oso larriak, erregistratzen ez direnak, txertoarekin lotu nahi ez dituztenak edo txertoaren ondorio gisa erregistratzekotan, gertatzen ari dena baino askoz ere portzentaje txikiagoan. Bat-bateko heriotzak, iktusak, miokarditisak, nahasmendu neurologikoak eta abar luze bat.

Hori guztia zure burua infektatzea eta gaixotasuna pairatzea eragozten ez duen txerto bat dela kontuan hartuz, kasu askotan modu larrian. Positiboen artean txertatuen ehuneko oso altua dago (3 dosiekin ere). Pertsonak etengabe txertatzen ari dira bereizi gabe ea oraindik antigorputzak dituzten. Bakunodromoetan, medikuen preskripziorik gabe, baimen informaturik gabe, gaur Pfizer, bihar Astrazeneka, etzi Moderna, orain haurrak. Gora zorroztasun zientifikoa!

Jaun-andreok, bi urte daramatzagula jada gai honekin! Gauzak hobeto egin daitezkeela. Eta PCRaren eta tratamendu batzuen fidagarritasunaz hitz egiten hasiko badugu, ez genuke inoiz amaituko.

Inork ez du preskribitu nahi: noren erantzukizuna izango da albo ondoriorik balego eta nork hartu beharko luke bere gain? Hori egitera behartuta dagoen erizainarena? Non daude osasun agintariak, erizainen elkargoak, batzorde etikoak, sindikatuak?

Covid pasaportea gizalegearen kontrako diktadura bat da.

Pasaporte horrek ehuneko ehunean egiten dio mesede txertatuari, eta txertoa hartu ez duena etengabeko azterketak egitera behartzen du, baina ez du bermatzen txertoa hartu duena bera transmisorea ez denik, frogatuta dagoelako txertoa hartu dutenek ia txertoa hartu ez dutenek bezala transmititzen dutela gaixotasuna. Pasaporte horrek esaten du gaixotasuna izan duen pertsonak immunitate gutxiago duela txertoa jaso duen pertsona batek baino. Eta txertorik hartu ez dutenak errudun egiten ditu.


Bertsio ofizialetik hurbil dauden osasun profesionalei entzun behar izan diegu zalantzan jartzen txertoa hartu ez duten pazienteen ospitaleratzeek eragiten duten gastua. Txertorik hartu ez duten pertsonak ez liratekeela artatu behar esaten duten lankideak, txertoek gasturik eragingo ez balute bezala. Eta hain zorrotz jartzen bagara, agian ez genituzke artatu beharko eratzaileak, edaleak, pertsona gizenak….. arrazoi bategatik edo besteagatik osasuna zaindu ez dutenak alegia. Horretarako, osasunaren arloko prebentzio eta hezkuntza kanpainak daude, ez inposizioak eta diktadurak.

Asko ez gaude ados komunikabideetan ematen den informazioarekin. Horietan agertzen diren profesional ofizialistek liskarrak sortzen dituzte, beharrezko eztabaida zientifikoa proposatu beharrean. Komunikabide horietan ateratzen den informazioaren egiazkotasun zalantzagarria da. Batzuetan, urrutitik ikusita, propaganda eta prentsa arrosaren nahasketa dirudi.

Kontu horiengatik guztiengatik eta gure lanak galtzeko edo lantegian jazarriak izateko beldurragatik, ez gara ausartzen aurpegia agerian ateratzera. Hauxe da ebidentzia zientifikoa, babes juridikoa edo jarraitu beharreko jarraibideak zalantzan jartzea eskatzen dugun profesionalok jasaten ari garen presio mailaren erakusgarri argiena. Lotsagarria!

Txertoarekin, txertorik gabe, denok gara gizakiak, guztiok ditugu eskubideak, denok batera amaitu behar dugu pandemia hau. Banandu nahi gaituzte bana elkartzen ari gara. Askatasunetik.
Besarkada bat

Osakidetzako langileak

Contenido relacionado

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad