Skip to content
Portada » Nekane Juradoren hitzaldia gaur Oñati-Santa Anan

Nekane Juradoren hitzaldia gaur Oñati-Santa Anan

“Programatutako erreseteoaren aurrean: gaitasun eta dohainen ekonomia”

Hitzaldiaren lehen zatian, Nekane “ekonomilariak” egungo eta datorren egoera ekonomikoaren diagnostikoa egingo du.

Bigarren zatia “Maritxu” etxekoandrearen performance bat da, eta ekonomialariek honaino zergatik ekarri gaituzten azalduko digu. Horrez gain herrian Maritxuk eta bere lagunek zer pentsatzen duten kontatuko digu, baita gaitasun eta dohainen ekonomian oinarrituta zelan irten gaitezkeen egoera honetatik. Lekua gordetzeko: 658719089

Tags: