Skip to content
Portada » Iruñan gazte eta haurrak ez inokulatzearen aldeko manifestazioa egin da gaur

Iruñan gazte eta haurrak ez inokulatzearen aldeko manifestazioa egin da gaur

Gaur, irailak 25ean Iruñan Bizitza Plataformak deitutako manifestazioa egin da goizeko 12etan hasita Antoniutti parketik eta erdigunetik pasatu ondoren leku berean amaitu da. Gaurkoan 1.400 bat lagunek hartu dute parte, eta 4 autobus Bizkaitik, 3 Gipuzkoatik eta bat Kantabria eta Arabatik.

 

Alaitasuna hedatzen dute! Haurrak ez ukitu izan da aldarri nagusia, haur eta gazteei medikamentu genetiko esperimentala inokulatzeko inolako arrazoi sanitariorik ez dagoelako, eta arriskuak ordea, oso handiak, estatistika guztiek orain arte erakutsi duten moduan. Adibidez, jakinarazi digutenez Bartzelonan pasa den astean 12 urteko neskato bat hil da Pfizer txertoa eta 6 ordura.

 

Manifestazioa geldialdirik gabe izan da, Catalina de Foix-Avda del Ejercito, San Ignazio, Sarasate pasealekua, Navas de Tolosatik igaro ondoren berriz Antoniuttira heldu da 14:00ra gutxi falta zenean.

 

Bideak zehar behin eta berriz entzun diren lemak hauek izan dira: haurrak ez ukitu!.osasuna askatasuna eta musika ere lagun izan dugu ibilbidean hala nola albokariak, gaiteroak…

 

Antoniuttira berriz heltzean lehendabizi Bizitza Plataformaren aurkezpena egin da eta bertako lau kidek hitz egiten dute, horietako bat batek bere aitaren borondatearen aurka Ospitalean nola eduki nahi izan zuten kontatu duelarik, epailaren laguntza behar izan zutelarik handik askatzeko, sedatu aurretik galbidean ez jartzeko.

Ondoren Alfonso Longok azaldu duenez sistemaren helburua gu kontrolatzeko pasaportea jartzea da eta covid horretarako aitzakia da, ez helburu, bitartekoa baizik. Tribua indartzeko garaia dela eta espiritualitatea eta giziakiaren balioak berrezkuratzeko borroka handi bat dela gehitu du.

 

Mikel Altzuarrak oraingoa aurretik animaliekin egin zutena parekatu du, hegazti gripea eta beste gaixotasunen aitzakiarekin abeltzainei kalte handiak eta haiek kontrol gehiago lortu ahal izan zutela.

 

Cristina Martinek esan du jendeak orain ikusten duen zentsurak berak 20 urtez pairatu behar izan duela hariak mugitzen dutenen trapu zikinak ateratzeagatik. Ekonomia ikastegietan Black Rock edo Vanguard zer diren ez jakitea harrigarria dela, haiek sektore nagusiak kontrolatzen dituzten fondoak direnean: farmazeutikak, bankuak, arma enpresak, hedabideak…. Dena!

 

Amaitzeko Nadya Pompelek baikortasunerako deia egin du, esanez, inolulazoen kalteei aurre egiteko tratamendu eraginkorrak daudela eta sare bat sortzen ari dira medikuntza ofizialaren kalteak biguntzen saiatzeko.

 

Arratsaldean jolasak eta zenbait ekitaldi egin dira eguna osatzeko.

 

PLATAFORMA BIZITZA