Skip to content

ZERTAN DIREN TXERTO HAUEK:

Bestelako aukerarik kontuan izan gabe, ez ohiko tratamendurik ez alternatiborik, OME-k deklaratutako COVID-19 pandemiari aurre egiteko irtenbide bakartzat proposatu da txertaketa unibertsala, zeinarentzat garatu baita txertoen baldintza biologikoak betetzen ez dituen terapia genikodun botika-saila, abiada behartuan eta eraginkortasun zein segurtasun berme nahikorik barik, berorioekin parekatzen ahaleginduagatik ere. “Covid txertoak” deritzotenen AFDA-ren eta EMA-ren egungo onespena, baldintzapekoa eta larrialdi-erabilerarako baino ez da, oraindik esperimentazio aldian izaki.

TXERTO MOTAK:

  1. RNA KAPSULATUDUN TXERTOAK ( Pfizer, Moderna, Cure Vac)

Egun merkaturatutakoek (Pfizer eta Moderna) eraldatutako RNA-molekulak dituzte oinarri, zeinak bilduta baitaude lipido neutro eta toxikotasun handiko katiodo-lipidoek osatutako kapsuletan. SARS-CoV-2-aren Spike proteinaren analogo bat kodetzeko gaitasuna duen genoma-sekuentzia dauka RNA honek. Berau antigenotzat ezagutuko dute antigorputzezkoa ez ezik T Linfozitozko erantzuna ere garatuko duten zelula inmuneek.

Izen handiko zientzilari eta mediku talde batek, froga zientifikoetan oinarrituta, erakutsi du RNA eta DNA txerto genikoek COVID sindromea eragin dezaketela berorri aurrea hartu beharrean; era berean, albo-ondorio oso larriak berekin ekartzea ere oso litekeena da. Izan ere, birika, bihotz, giltzurrun eta burmuinean mikrotronbosia izateko arriskua areagotzen du.

https://doctors4covidethics.medium.com/urgent-open-letter-from-doctors-and-scientiststo-the-european-medicines-agency-regarding-covid-19-f6e17c311595

  1. BEKTORETUTAKO DNA DUTEN TXERTOAK ( Astrazeneca, Janssen, Sputnik)

Era horretako COVID txerto gisa esperimentatzen ari diren botika genikoek Spike protein delakoari dagokion informaziodun gen birikoa dute. DNA horrek birus-bektore bat du garraiatzaile zeluletan barneratu ahal izateko. Genetikoki eraldatutako adenobirusa dugu, bere ugalketa saiheste aldera. Txerto motaren arabera, badira zenbait bektore mota; eta, oro har giza-adenobirusak badira ere (Sputnik eta Janssen txertoak), egon badaude txinpantzeetatik eratorriak, AstraZeneca kasu.

  1. PROTEINA-AZPIUNITATEDUN TXERTOAK

  2. BIRUS INAKTIBATUDUN TXERTOAK (Sinovac, Sinopharm )

Ustez, bere ekoizpenerako tximino-giltzurrunetako kultiboak baliatzen dituzte, zeren eta giza-zeluletan eta bestelakoetan ez baita SARS-CoV-2 aren hazierarik frogatu.

 

ONDORIOAK:

  • Era guztietako covid txertoek eragin dezakete TAG: TXERTOAK AREAGOTUTAKO GAIXOTASUNA.

  • Ez dira sekula ere giza-biztanlerian era orokortuan esperimentatu.

  • Proba-faseetan covid-antigorputzak dituzten bolondresak bazter utzi dira (ADE delakoaren garapena litekeena da eta) (Pfizer).

  • Proba-faseei gehienbat lagun gazte eta osasuntsuak baliatuta ekin zaie; 65-70 urtetik gorako eta patologiadun zein polimedikatutako pertsonen kopurua, berriz, EZ DA NAHIKOA IZAN.

  • Txerto hauen ikerketen inguruko ondorioetan ez da bazter uzten transmisioa ekidin daitekeenik, eta, horrenbestez, pertsona osasuntsuei kutsatzea ere ez.

  • Birus-aldaera berrietatik babestuko ote gaituzten edota babesak noiz arte iraungo duen ere ez dago jakiterik.

  • Ez dago tronbosia eta tronbozitopenia eragingo ez duen frogarik, denbora epe oso motzean egindako inokulazioaren ondotik izandako kasu kopuru ikaragarri altua ikusita.

  • Bada OINARRIZKO ZIENTZIA ondorengo EFEKTU KALTEGARRI LARRIEN LITEKEEN ARRISKUA bazter uztera derrigortzen duena, izan ere horiek ez baitira aintzat hartu; eta horietako zenbaitzuk epe ertainera edo epe luzera ager daitezke:

 

1.-PATOLOGIA NEUROLOGIKOA ETA PARALISIA

2.- GAIXOTASUN AUTOINMUNEAK, ESKLEROSI ANITZA ETA DIABTESA, KASU.

3.- EMAKUMEZKOEN ANTZUTASUNA ETA ABORTOAK

4.- GIZONEZKOEN ANTZUTASUNA.

5.- INMUNODEFIZIENTZIA.

6.-MINBIZIA, gehienbat LEUZEMIAK ETA LINFOMAK.

7.- ESKIZOFRENIA ETA JOKABIDE-NAHASMENAK

8.- DEMENTZIA ETA ELA delakoa

9.- GENE-ISILTZEAREN ONDORIOZKO GENE-NAHASMAENDUAK EDOTA LOTUNEEN ERAGINPEKO MUTAGENESIA

http://www.biologosporlaverdad.es/vacunascovid19.pdf

 

KONTRAINDIKAZIOAK :

Ez da ez beste botika batzuekiko elkarreraginik ikertu ez bere segurtasun eta eraginkortasuna pediatria-biztanlerian bermatu ere egin.

Ez da 65 urtetik gorakoentzako dosia ez egokitzen; horrek islada urria du ikerketetan.

Emakume haurdunenganako eskarmentua mugatu samarra da.

Ikerketak saguengan soilik eginda, ez dakigu haurdunaldi zein ugalkortasun ondorioen berri.

Beste horrenbeste esan genezake amagandiko egoskitzeari dagokionez.

COMIRNATY Gida teknikoa

Informe de revisión científica COVID-19 Vacuna Experimental

EPE ERTAINERAKO ZEIN LUZERAKO EZ JAKITEA dela-eta, informazio zabalago eta gardenagoa eman beharko litzaiguke, bai eta ARDURA-ARAUAZ JOKATU ere.

GIZAKIAREKIKO INTERESA HALA NOLA BERE ONGIZATEA GIZARTEAREN ZEIN ZIENTZIAREN INTERES BAZTERTZAILE ORORI GAILENTZEN ZAIO.

(Helsinkiko Adierazpena)

Erresistentzia gida honetan txertoa jartzeko “derrigortasunari” edo “gomendioei” aurre egiteko hainbat aholku duzu: /covid_sasitxertoak_ezagutu_zure_eskubideak/

Ezagutu zure eskubideak

Erresistentzia gida honetan txertoa jartzeko “derrigortasunari” edo “gomendioei” aurre egiteko hainbat aholku duzu:

/txertaketari_aurre_egiteko_erresistentzia_gidaliburua/