Skip to content
Portada » Gernikan euskal herritarron eskubideak aldarrikatu dira gaur

Gernikan euskal herritarron eskubideak aldarrikatu dira gaur

▶️ Gaur hainbat lagunek parte hartu du, Gernika-Lumon, Eusko Legebiltzarrak onartu duen Covid Legearen murrizketen kontra eta osasunaren alde

▶️ Ekitaldi hunkigarria izan da eta Txoriak txorik kantarekin amaitu da eta geroago zuhaitz ondoan Gernikako Arbola kantatuz

▶️ Irakurritako testuan azken urte eta erdiko laburpena da, gai hau ulertzeko gako asko ematen dituena: Eskubideen eta osasunaren alde eta Covid-19 legearen aurka

▶️ Euskal Herria Europan eskubideen lokomotora izatetik, EAE azken bagoira pasatzea

▶️ Gaurko San Juan eguna, 2021eko ekainaren 24 hau, tamalez, historiara pasatuko da baina ez onerako. Ez dugu Orreagan irabazi genuen eguna bezala gogoratuko, aspaldiko 778ko abuztuaren 15 hura bezala. Guztiz kontrakoa. Gaurko eguna euskal herritarroi aplikatu nahi diguten eskubide murrizketa handienetakoa izango da eta Noainen gure erresuma galdu genuen 1521eko ekainaren 30 hura bezala, edota foruak kendu zizkiguten 1876ko uztailaren 21 hura bezala gogoratuko dugu.

▶️ Eta horregatik, gaur, euskal eskubideen ikurra den haritzaren ondora etorri gara, gure eskubideak eta askatasuna aldarrikatzera, gure arbasoek sarritan egiten zuten antzera.

▶️ Testu osoa atxikitako PDFn