Skip to content
Portada » Eskoletako protokolo desegokien aurkako errekurtsoa

Eskoletako protokolo desegokien aurkako errekurtsoa

Defentsa Juridikorako kuota

Astelehenean, urriaren 25ean, errekurtso bana aurkeztu dugu EAEko eta Nafarroako Auzitegi Nagusietako Administrazioarekiko Auzien Salan.

Semillas auzolanean, Liberum eta Bizitza elkarteek osatu dute lana elkarlanean, biologo, mediku eta psikologo-pedagogoen txosten tekniko eta sanitarioen ezinbesteko babesarekin eta Bilboko Montes abokatuen laguntzarekin.

Eskola-protokoloak bertan behera geratzea eskatu dugu, arauak egiteko ezarritako prozedura ez dutelako kontuan hartu (EAEn ez dute maila juridikorik) eta batik bat, ume eta gazteei kalte fisiko eta psikologiko larriak eragiten dizkielako.

Horregatik, kautelazko neurriak eskatu dira Eskoletako Protokoloak eta haien neurri guztiak berehala gelditzeko.