Skip to content
Portada » ELA: Benetan uste duzue herritarren % 100i jarri behar zaiela txertoa?

ELA: Benetan uste duzue herritarren % 100i jarri behar zaiela txertoa?

  • Bizitza Plataformak kontzentrazioa egin du gaur ELAren aurrean, sindikatua herritar guztiak inokulatzearen alde jarri delako.

  • 80 bat lagun elkartu gara Bilbon eta Donostian eta gehien oihukatu diren lemak hauek izan dira: “haurrak ez ukitu”, “osasuna, askatasuna” eta “txertaketa borondatezkoa”.

  • Gaur egungo lege guztien kontra joateaz gain, oinarrizko eskubideen aurkako jarrera dela gogoratu diote.

  • Bizitzak, ELA eztabaida publiko batera gonbidatu du, jarrera hori hartzeko izan dituen aditu, txosten eta ikerketak ikusteko.

  • ZIUetan paziente erdia txertodunak direla ikusten ari garenean, diskurtso ofizial bakarraren alde egitea arriskutsua dela uste dugu.

  • Une honetan PREBENTZIO printzipioa gailendu behar da eta, beraz, umeak eta gazteaz ez dira inokulatu behar.

UMEAK EZ UKITU!!

 

 

ELAri emandako adierazpena

ELA: Benetan uste duzue herritarren % 100i jarri behar zaiela txertoa?

Bizitzan oso deigarria egin zaigu ELA sindikatua argi eta garbi agertu izana herritar guztiak txertatzearen alde, hori gaur egungo lege eta eskubide ororen aurka doalako. Baita, egoitzetako langileak beren borondatearen aurka txertatzera behartzeko, ELA, legea aldatzearen alde egotea ere.

Sindikatu batek langile guztien eskubideak babestu behar ditu, baita medikamentu esperimental horiek inokulatu nahi ez dituzten pertsonenak ere.

Horregatik interesatzen zaigu eta eskatzen dugu jakitea zer aholkularitza zientifiko eta txosten dituen ELAk erabaki larri hori hartu ahal izateko.

Bizitzan oso kezkatuta gaude inokulazio hori gero eta gehiago inposatzen ari delako. Izan ere, gero eta ebidentzia gehiago daude terapia genetiko horren ondorio larrien inguruan –aurreikusitakoak zeudenak zein aurreikusi ez direnak-. Izan ere, farmazeutikei, salbuespen gisa, kendu zitzaizkien esperimentu genetikoak egiteko muga asko. Une honetan Covid txertoen bidez pertsonekin eta mundu mailan egiten ari dena Genevako hitzarmenaren eta sen onaren aurka doa, eta gizateriaren aurkako krimena da, egiten ari diren kalte larri guztiengatik. Estatu Batuetako Vaers sendagaiaren agentziak eta Europako EMAk jasotakoaren arabera, txertoen ondoren edota ondorioz, ia 30.000 hildako inguru eta milaka lesionatu daude, batzuk bizitza osorako.

Gai honi buruzko eztabaida irekia egitea proposatzen dizuegu. Horretan, ELAri aholku eman dioten adituek beren argudioak defendatu ahal izango dituzte, eta guk, gure aldetik, beste jarrera defendatzen duten medikuen, biologoen eta beste aholkulari batzuen bidez, denon artean, askatasunez eztabaidatu ahal izango dugu.

Beraz, eztabaida publikoa, lasaia eta ikuspegi guztiekin eskatzen dizuegu.

ZIUetan dauden pertsonen erdiak baino gehiago txertatuak direla ikusi ondoren, nola proposatzen duzue jende guztiari txerto esperimentala jartzea?

Ez al dakizue inokulatutako 15.000 pertsonako bat hiltzen dela eta ehunka batzuk lesioekin betiko geratzen direla?

0 eta 20 urte bitartean covidagatik inor ez bada hil (minbizia zuen ume bakarra covidarekin hil zen baina ez covidagatik), Euskal Herriko ume eta gazte guztiei txertoa jartzen bazaie 20 bat hil daitezkeela ez al dakizue?

Jokoan dagoena preziatuena da: bizitza. Baita gure oinarrizko eskubideen defentsa. Badakizue biztanleriaren % 100aren inokulazioa defendatzea Nurembergen ondoren sortutako lege guztien aurka jartzea dela? non argi eta garbi utzi zen terapia medikoak beti izango zirela aukera bat, eta ez betebehar bat?

Jendea defendatzeko garaia da, eta ez oinarrizko eskubideak urratzen eta pertsonak hiltzen dituen diskurtso bakarra. Gure ume eta gazteak babesteko ordua da, izan ere, haien seme-alabei egingo dietenaz agian egunen batean damutuko diren helduen eskuetan daude!

Orain, inoiz baino gehiago, prebentzio printzipioa gailendu behar da.

2021.08.13

Bizitza Plataforma

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude