Skip to content
Portada » Egoera hau gelditzeko goazen elkarrekin “txertatutakoak” eta “txertatugabeak” Donostiara, larunbatean 18an

Egoera hau gelditzeko goazen elkarrekin “txertatutakoak” eta “txertatugabeak” Donostiara, larunbatean 18an

Helburu zintzo batek batu gaitu hemen gaudenok: atzerapausorik ez egotea gure giza eskubide unibertsaletan eta horien urraketari aurre egitea. Oinarrizko eskubide horiek gizakiak izateagatik ditugu, gureak dira. Eskubide horiek “pribilegio” bihurtzen saiatzen ari dira eta xantaia egiten digute, inokulatzen ez bagara, eguneroko jarduerak eta bizitza egiten ez uzteko.

 

Gezurretan ari zaizkigu. Esan ziguten txertoa deitzen dioten baina sendagai genikoa den horrekin dena konponduko zela. 2 dosirekin dena normaltasunera itzuliko zela. Orain esaten digute maskarekin jarraitu behar dugula, 6 hilean behin ziztatzen jarraitu behar dugula. Baina hasi dira esaten hiru hilean behin inokulatu beharko garela. Eta gero zer esango digute? Hilero ziztatu beharko gaituztela?

 

Gezurretan ari zaizkigu. Esan ziguten sendagai horrekin covidez gaixotzekotan oso arina izango zela, baina ez da horrela. Eta fede onez sinetsi zien jendeak eta txerto geniko hori jarri zutenak Zainketa Intentsiboetara joaten jorraitzen dira, hiltzen jarraitzen dute. Iaz, txertorik gabe, garai hauetan ez genuen hainbeste positiborik izan, ez genuen hainbeste jende Intentsiboetan sartuta eta ez zen hainbeste jende hiltzen. Zertarako balio izan du honek guztiak? Farmazialariak izugarri aberats bihurtzeko? Europan eta Estatu Batuetan inokulazioek 50.000 pertsona hiltzeko, sendagai agentzien datu ofizialen arabera gertatu den moduan?

 

HORREGATIK GAUDE GAUR HEMEN, COVID PASAPORTEA SALATZEKO

 

INOKULAZIOEN PORROTA EZKUTATZEN DU

-Sortu diren aldaerekin (delta….) eraginkortasuna galdu dute.

– Zainketa Intentsiboetan dauden %75etik gora inokulatutakoak dira (Extremadura, Austria eta herrialde askotako datuen arabera; Euskal Herrian datu hori ezkutatzen ari dira).

– Inokulatutako pertsonek, inokulatu ez direnek beste edo gehiago kutsatzen dute, prestigioko zenbait aldizkariren arabera.

 
KONSTITUZIOAREN AURKAKOA DA ETA HAINBAT NAZIOARTEKO LEGE ETA HITZARMEN URRATZEN DU

-Oinarrizko eskubideak izugarri murrizten ditu

-Baztertzailea da

-Epe laburrera gizartea erabat kontrolatzeko abiapuntua da ( “txarto” portatzen direnak…. eskubide guztiak galdu ditzakete, adibidez euren kontutik dirua ateratzea…)

 
OSTALARITZA, KULTURGINTZA, AUTONOMO ETA ENPRESA TXIKIAK KALTETZEN JARRAITZEN DUELAKO

– Azken urte eta erdian 450 tabernak, 1.400 saltokik, ehunka enpresa txikik eta milaka autonomok ateak itxi dituzte. Pasearekin okerrago egongo dira.

– Zergatik ez dute pasea hasten Amazonen bezeroekin? Izan ere paketeak hartzean ez al dago kutsatzeko taberna batean dagoen arrisku bera?

14 egunetan positibo bakar batekin 10.000 lagunen udalerri bat itxi dezaketela arautzera ausartu dira. Nola egongo gara isilik neurrigabeko zapalketa honen aurrean?

Kalean gaude, handikiei aurre egiteko asmoz, etorkizuna gure bihotzen baitan dugulako. Gazteak babesteko, haurrak defendatzeko (etorkizuneko belaunaldiak), azken finean, ondasunik preziatuena defendatzeko: bizitza duina.

Gure arbasoen aberastasun material eta espiritualaren ondareari eutsi nahi diogu. Gogor egin zuten lan ongizatearen eta eskubide eta askatasunen berdintasunaren gizartea eraikitzeko. Banatuko gintuen eta gure arteko gatazkarik sortuko ez zuen haustura artifizialik gabe.

Lotsaren paseari ez.

Kontrolatzeko eta baztertzeko sasiosasun diktadura berriari ez.

 

Bizitzari bai.

Elkarbizitzari bai.

Oinarrizko eskubideei bai.