El Tribunal de Justicia del País Vasco también admite a trámite la solicitud para estudiar la paralización de los protocolos

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiak, joan den astean Nafarroako Justizia Auzitegiak bezala, onartu egin du Bizitza, Semillas Auzolanean eta Liberum elkarteek bultzatutako eskola protokoloen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

Auzi biak bi gabezia larritan oinarritu dira:

a) Protokoloak onartzeko ezarritako prozedurak ez direlako egokiak izan, eta fiskalaren eta Justizia Auzitegiaren aurretiazko baimenak eskatu ez direlako.

b) Adingabeen eskubideak eta askatasunak mugatzen dituztelako eta ondorioz, umeen hezkuntzarako helburuak ezin direlako babestu. Era berean, protokoloek kalte larriak eragiten dituzte maila fisikoan zein psikikoan, eta ez daude udalerri eta une bakoitzaren errealitatera egokituta. Gainera, ez dute behar besteko lege-oinarririk.

Eskertzen dugu abokatu, psikologo, mediku eta biologoen lana, haien estatus profesionala edota ekonomikoa jokoan jarrita, auzi hau aurkezten musutruk lagundu dutelako.

Auzibidean protokolo horiek kautelaz eteteko eskatu dugu.

Hilabete honetan jakingo dugu gure eskaera aurrera doan ala ez. Informatzen jarraituko dugu.

Espero dezagun Justiziak justizia egitea.

Contenido relacionado

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad