Skip to content
Portada » BIZITZAREN LEHEN DISKA

BIZITZAREN LEHEN DISKA

BIZITZA RECORDSek badu Bizitza Plataformaren lehen diskoa! Osasuna, Giza-eskubideen eta Askatasunaren aldeko diskoa.

Azaroaren 27an Bilboko Arriaga Plazan egingo da diskaren aurkezpena 12:00etan. Egun hortan bertan edo hurrengo aldarrikapen deialdietan (Plazaz Plaza ekimenetan, kontzentrazioetan, manietan…) jaso dezakezu, CDak dituen pertsonari zure datuak emanez. Arduraduna informazioaren eta kamiseten postuan egongo da.

Gainera, Telegrameko kanal bat sortu dugu zuentzat. Bertan BIZITZA RECORDS taldearen jarraitzaileak ere gonbida ditzakezu.

Sakatu hemen “BIZITZA RECORDS FAN KLUBA” kanalarekin bat egiteko:

https://t.me/joinchat/D2nXObEOMrwxNzVk

Bertan, berri guztiak jakinaraziko dizkizugu; hurrengo CDak, bideoak, emanaldiak, CDak jasotzeko puntuak, proiektu berriak, etab.

Mila esker zure laguntzagatik, plazetan dugu hitzordua !!