Skip to content
Portada » Larunbatean, Hitza Plazaz Plaza Euskal Herriko itzulia hasiko da

Larunbatean, Hitza Plazaz Plaza Euskal Herriko itzulia hasiko da

  • Uztailaren 3an hasi eta 24an amaituko da Donostian Bizitzak deitu duen nazio mailako manifestazioarekin.
  • 42 herri bisitatuko ditu 3 asteko ibilaldian
  • Herriari hitza ematea eta sentitzen duguna, ikusten duguna eta pentsatzen duguna erdigunean jartzea du helburu
  • Covid 19 dela eta eskubideen urraketa eta osasunari kalte egiten dioten neurriak agerian jarri nahi dira

Ekainaren 25ean Bilbon egindako agerraldiko bideoa:

https://vimeo.com/569574184

Euskal Herri osoko 33 kolektibo biltzen dituen BIZITZA PALTAFORMA-k, “Hitza Plazaz Plaza” izeneko ekimen honetan, megafonia eta mikrofonoz hornituriko Karabana batek, Euskal Herria osoa zeharkatuko du, COVID eta horren kudeaketaren inguruko informazioa emanez. Bere 3 asteko ibilaldian, 42 herri bisitatuko ditu.

Plaza guzti horietan, hainbat jakintza arlotako adituk hartuko dute hitza, bizi dugun egoeraren inguruko hiritarren ezagutza suspertu nahian, bazter guztietara helduz. Guzti horrekin batera datorren uztailak 24an Donostian izango den manifestazio nazionalerako deialdia ere zabalduko da herriz herri.

PLAZAZ PLAZAk, hain aipatua izan dugun adierazpen askatasuna izango du ardatz bere agerpenetan. Egitasmo honek, herritarron berezko elkarlekua den plaza berreskuratu nahi du eta hitzaren agertoki bihurtu.

Goizez herri batez eta arratsaldez beste baten, Euskal Herriko plazak elkartuz, etenik gabe, joatekotan gara. Bizipoz mezuaz elkartasuna zabaldu eta ekitaldi libreak sortzeko asmoz.

Hasiera ekitaldia larunbatean burutuko da:

TOKIA: Gasteizko Ama Zuriaren Plaza

EGUNA: Datorren larunbata, uztailak 3.

ORDUA: Goizeko 11.30etan

Karabana honek egunean bi hiri edo herri bisitatuko ditu eta bakoitzean, megafoniarekin euretan zehar ibiltzeaz aparte, adierazpen aske eta irekirako guneak sortuko ditu, hitzari mikrofonoak irekiz. Horrekin batera, ekintza musikal eta artistikoak ere izango dute tokirik, herrietako plazak horretarako aldarrikatuz.

Ohar honi atxikirik doakizue ekintzaren kartela, egitaraua eta Lurralde bakoitzeko poliziari bidalitako ibilbidearen eta egitarauaren jakinarazpena.

Zuen arreta aurretiaz eskertuz agurtzen zaituztegu, datorren larunbatean Gasteizko Ama Zuriaren Plazan ikusiko garelakoan. 

👉Jarraitu “Hitza Plazaz Plaza“:

🔊Telegram: https://t.me/plazaz

🗣Facebook: https://m.facebook.com/Bizitza-Plataforma-108218384672108/ 

📸Instagram: @plazaz_plaza_herriz_herri

https://vimeo.com/569492228

Vídeos diarios de la gira 

Laboral kutxa kontuan, “Plazaz plaza” adieraziz 

ES17 3035 0063 8606 3008 6610

Ekintza honetan zuen ekarpena egiteko jarri gurekin harremanetan: hitzaplazazplaza@protonmail.com