EZ PASS de liberté – NORA GOAZ ?

Osasun PASS-a plantan ezarri da, honekin langile batzuk txertatzera behartuak izan dira. Sindikatuen eta alderdi politikoen mobilizazio eza ikusirik, EZ PASS de liberté – NORA GOAZ ?  kolektiboa sortu da, beste boz batzuk entzunarazteko eta hemen, Ipar Euskal Herrian, gauzak mugiarazteko helburuarekin.

IKUSTEN DUGUNA

– Presiopean eta txertatzeko xantaipean diren langile batzuk.

– Buruilaren 15etik lanetik kenduak izan diren langile ez txertatuak, osasun arloan eta medikuntza-gizarte arloan.

– PASSik gabe, ospitalean sartzen ahal ez diren pazienteak.

– PASSik gabe, eskolaldi-inguruko aktibitateetatik kanpo geldituko diren haurrak urriaren 1etik goiti.

– Zailtasun handietan diren pazienteak, artatzaile eskasa jada nabari delarik.

Bere bazterketa legeztatuekin, izan artatzaileekiko, pazienteekiko, gurasoekiko, haurrekiko, gazteekiko… Osasun PASS-ak gure oinarrizko eskubide eta askatasunak inarrosten eta dudan ezartzen ditu, nazio eta nazioarte mailako testu handietan idatziak diren

eskubideak:

– nahi bezala sendatzeko eskubidea,

– joan-etorriak egiteko eskubidea,

– zerbitzu publikoetara, kulturara heltzeko eskubidea

– gorputza nork-bere esku izateko eskubidea, onespen libre eta informatuaren emateko eskubidea…

Iritzi eta adierazpen askatasuna ez da gehiago bermatua. Informaziorako eskubidea zangopilatua da, eztabaida eraiki eta sendoak arrunt arraroak dira. Uniformizazio hau, estatu mailako zein tokiko hedabideetan ikusten duguna, biziki arranguragarria iduritzen zaigu demokraziari doakionez.

Osasun Krisi batean baino gehiago gizarte krisi batean gara, sistema ekonomiko eta politiko baten ondorioz, Sistema honen eraginak gero eta ikusgarriagoak zaizkigu eta ataka gaizto honetatik nola atera jakin gabe aurkitzen gira. Testuinguru honetan zaigu PASS-a inposatua, osasun arazo bati erantzuten duela azalduz aurkeztua zaigu, baina honen aplikatzeko hautua erabat politikoa dela iduritzen zaigu…

PASS hau, kontratu soziala kreditu sozial bilakarazi nahi duen politika baten ageriko partea da! Pass-ak, deia ahulduak ditugun elkarrekin bizitzeko gaitasuna eta kolektibotasunaren zentzua oraindik gehiago ezdeusten ditu.

NOR GARA? ZEIN DITUGU XEDEAK?

EZ PASS de liberté – NORA GOAZ ? kolektiboaren baitan giza baloreei, elkartasunari, onginahiari eta zapalkuntza ezari atxikiak diren Ipar Euskal Herriko pertsonak biltzen dira. Nahasmenduaren, mesfidantzaren, zatiketaren eta bazterketaren parean, herritar mugimendu baten sortzea lagundu nahi duen jendeak parte hartzen du kolektiboan.

EZ PASS de liberté – NORA GOAZ ? kolektiboa politikoa da, hitzaren zentzu noblean (hiriaren bizian parte hartzea) bainan ez alderdikoia , ez baitu alderdi politiko berezi bat sustengatzen.

Kolektiboak ez du alde edo kontra posiziorik hartu gogo txertatzeari buruz, baina ASKATASUN ESPAZIO bat ekarri nahi du:

– herritarrek, gizarteko erronka horier buruz, molde normalean, eztabaidatu ahal izateko, estigmatuak izan gabe…

– artatzaileak sustengatzeko: bai lan baldintza gogorretan lan egiten segitzen dutenak, presiopean, ez aski izanez, eta bai beren lanetik kenduak izan direnak.

– Informazioen, analisien eta iritzien pluralitatea segurtatzeko, denak adieraziak izateko gisan, zentzu eta errespetuz.

– krisiaren parrean beste bide eta aterabide osagarriak arakatzeko, eta ez bakarrik txertatzea.

– eguneroko bizian askatasunak berriz eskuratzeko, tokiko erabakitzaileengana joanez, zerbitzu publikoetara, elkarteetara…

– txertatu eta ez txertatuen, alde eta kontrakoen arteko gizarte zatiketa, bereizketa gainditzeko eta gizarte lotura berriz sortzeko.

– molde zabalago batean ELKARTASUN eta ALTERNATIBA berriak abiarazten laguntzeko. EUSKAL HERRIAK beti jakin izan du gure biziak uniformizatzen dituen manu zentralizatzaileen gainetik pasatzen, bere tresna bereziak asmatzeko, ASKATASUN eta AUTONOMIA espazioak atxematen jakin du, bere ardurak asumituz.

EZ PASS de liberté – NORA GOAZ ? Kolektiboak dinamika horretan aritu nahi luke!

Contenido relacionado

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad