STOP APARTHEID PASAPORTEA! MANIFESTAZIOA DONOSTIAN

Azken aste eta egunetan Nafarroako Foru Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako azken aginduei aurrez Frantziako Gobernuaren neurriak batuaz, Euskal Herrian bizi garen 12 urtez gorako biztanleriari Covid pasearen derrigortasuna ezarria izan zaigu. Eremu geografiko bakoitzean berezitasunak izan arren, finean oinarrizko eskubide eta askatasunen aurkako eraso larri baten aurrean gaude.

– Ez da osasun neurria, kontrolerako tresna baizik. Eskubideen urraketa eta kontrol soziala areagotuz doaz azken hilabeteetan eta honek ez dakar inolako onurarik jendarte osasuntsu bat eraikitzeko.

– Bazterkeria eta diskriminazioa bultzatzen du elkar bizitza eta zaintzaren kalterako. Batzuk bai eta besteak zergatik ez?

Zenbait esparrutako langileei polizia lana eginaraztea, onartezina da.

– Datu pertsonal eta intimoen babesa bortxatzen du. Gure gorputzen gain geuk erabakitzea ezinbesteko premisa da gizakion burujabetzarako eta horri estuki loturik doa gure datu pertsonalen pribatutasuna.

Txertoa hartu dutenak eta ez dutenak, elkarrekin sarraski honi stop esateko, pasaporte lotsagarri honi stop esateko. Diktadura hau geldiarazteko unea da, gure osasuna eta askatasuna jokoan ditugu, orain da momentua.

Eusko Jaurlaritzak berak onartu duen bezala, pasaporte honek ez du osasunarekin zerikusirik. Beraz goazen gure eskubideak aldarrikatzera.

Aldarrikapen hauekin abenduaren 18an Donostiako kaleak betetzeko gonbidapena luzatu nahi dugu, ezberdintasunak errespetatuz, baina elkartzen gaituena lehenetsiz. Bizi dugun egoeraren larritasunak horrela eskatzen duela ulertzen baitugu.

Contenido relacionado

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad