Gotzone Sagardui andreak “Covid Pasaportea” iragarri du, nazismoaren garaiko neurri totalitarioa.

Urkullu jauna, Gotzone Sagardui andrea, Maddalen Iriarte andrea, “Trifatxito”-ren aurkako “harresia” izango zaretela? Sinistu behar dizuegu pasaportea lehenengo eskatu zuen Feijoo jaunarekin bat egin duzuenean? Uste duzue horrela subiranotasuna bultzatzen duzuela?

Azkenean osasun-agintariek onartu behar izan dute inokulatutako pertsonek kutsatu dezaketela eta kutsatu daitezkeela. Orduan, zein da inokulatzen ez direnak diskriminatzeko eta gizartetik kanpo uzteko arrazoi zientifikoa?

“Pasaporte” horren atzetik zer dago: Zientzia? Ala gizarte kontrola?

“Olatu berri” hau gripearen eta sarscov-2aren “txertoarekin” inokulatuta dauden pertsonak ospitaletara eta ZIU-Zainketa Intentsiboen Unitatetara heltzen ari direnean gertatzen ari da. Aldi berean, Covid-19arentzako egin ziren behin-behineko kontratuak bertan behera uzten ari dira. Bitxia da ezta? Eta bide batez… baditugu beste urte batzuetako datuak denboraldi honetan ea kolapso handiagoa ere izan dugun jakiteko?

Aztertu ditzagun aste honetako datuak:
– Aurreko astean baino %39,94 PCR test gehiago egin dituzte (ia erdi bat gehiago positibo gehiago lortzeko).
– Azken eguneko positiboak 309 dira eta horiek ospitaleratutako %1,7 eta ZIUetako %9,4 dira.
 
Adinaren araberako txertaketaren ehunekoak kopuru haueta aplikatuz gero, honako kopuru hauek ateratzen dira hiruko erregela aplikatuta:

– 114 ospitaleratutakoak, horietatik %72 inokulatu pertsonak izango lirateke
– 30 ingresu ZIUetan, horietatik %73 inokulatutako pertsonak izango lirateke
– Heriotzak: ia %95 inokulatutako pertsonak izango lirateke

Zifra horiek bat datoz, besteak beste, Extremadura moduko zenbait erkidegotako datuekin, Benito Doktorea aztertu dituena, eta baita gure inguruko hainbat herrialdetakoekin, hala nola Britainia Handikoekin- Horietan covid pazienteen hiru laurden edo gehiago inokulatuta jendea da. A zer kasualitatea EAEn eta beste leku batzuetan justu kontrakoa ateratzea!

Argi gelditu da gehiengo oso handia TXERTATUTAKOAK direla. Zein da, orduan, inokulatu gabeko pertsona horien arriskua?

Bestalde, Intzidentzia metatua 150ean kokatuta, 500 biztanletik beherako udalerrietan, adibidez, kasu bakar batek (eta 5.000 biztanletik beherako udalerrietan, 2 kasu eguneko) balioko luke eremu gorrian sartzeko. Bakoitzak epai dezala gehiegizko neurri horien egokitasuna.

Euskal Herriak ez du ez faxismorik ez gezurrik behar, eta bai demokrazia gehiago eta osasunarekiko, giza eskubideekiko eta askatasunarekiko errespetu handiago. Dimisioak orain.

Jon Ander Etxebarria (Euskadiko Biologoen Elkargoko dekano ohia)

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad