Milaka eta milaka lagun Donostian apartheid pasaportearen inposaketaren aurka

Arratsaldeko 17:00 aurretik Boulevard eta Alderdi Eder ingurua jendez gainezka zegoen.

Asier Galan eta Julia Arraizak irakurri dute hasierako manifestua eta irrintzi oihuz abiatu da manifestazioa Hernani kalean barna. Urbieta kale osoa bete dute manifestariek.

Bidean entzun dira “pasaportea kanpora”, “banandu nahi gaituzte baina elkartuago gaude”, “gure gorputza gure aukera” bezalako oihuak.

Une batean manifaren hasiera eta bukaerak topo egin duten arte eta Donostia osoan, giro ederrean gure oinarrizko eskubideen aldarrikapena zabaldu da.

Jon Ander Etxebarriak azaldu zuen moduan: ez konbentzitu ez garaituko gaituzte.

Bizitza Plataformak borroka juridikoan emandako urratsak aipatu zituzten: honez gero lau kereila sartu dira. Udan hondartza eta igerilekuetan maskararen derrigortasuna bertan behera gelditu zen. Udazkenean eskoletako protokoloak errekurritu ziren eta aste honetan Nafarroako eta EAEko pasaporteen kontrako argudioak aurkeztu dira epaitegietan.

Foru pasea egiteko garaia da, gure arbasoen askatasunen eta foru eskubideen kontra arau bat egiten zen bakoitzean erantzuten zuten moduan: obeditu baina EZ BETE. Horretarako taldeetan antolatu behar gara, Bizitza herri askotan dago baina talde gehiago behar dira eta bikoteka, egunero ordu bat bideratuz, pasaportea oztopatzea, etengabeko lana izan behar du. Txinako pasaporte modu hau betiko ezarri nahi digute. Orain dugu botatzeko aukera, etorkizunean zailagoa izango baita.

 Amaierako ekitaldiko hitz batzuk jarraian:

Eskerrik asko gaur hemen egoteagatik. Elkarlanean sortutako adierazpen hau partekatu nahi dizuet.
ELKARLANA giltza izan da azken bi urteotan burujabetza, pentsamendu kritikoa eta adierazpen askatasuna lapurtu nahi izan digutenean. Euskal Herriko talde desberdinak BATZEAN sortu da BIZITZA PLATAFORMA.

Bidea erakutsi digu Plataformak: hemen gaudenok EDOZEIN DIFERENTZIA. ALBO BATERA UTZI behar dugu eta MAITASUNA eta ASKATASUNA erdian jarri eta BATU. Sistemak gerra deklaratu digu isilpean. Guztiei esan behar diegu ASKATASUNA dela gure helburua. Gaur ez gara hain libre. Erakundeek Ez gaituzte ordezkatzen, ez gaituzte babesten, eta ez diegu batere axola.
Zergatik dakigu hau? Gu banatzeko eta elkarren aurka jartzeko neurriak hartu dituztelako.

Azkena, pasaportea.  Gure artean borrokatzen dugun artean, PASEDUNAK eta PASEGABEAK, eliteak KONTROL eta BOTERE handiagoa dute. Non du euskal gizarteak limitea? Noiz egingo du planto? egunero egin behar dugu planto!!

Bazterketa honen aurrean gure askatasuna babesteko modu onena DESOBEDIENTZIA BAKETSU ZIBILA da.
Herri honek LEGE ARROTZAK ETA INPOSAKETA askoren aurrean INTSUMISIOA eta DESOBEDIENTZIA praktikatu du (soldaduzkan, abortoan).

Lehenago ere LORTU DUGU, jendea BATU eta MOBILIZATZEA, PRESIO SOZIALA martxan jartzea eta BIDEZKO ESKUBIDEAK eskuratzea. Ez da ESKUBIDEAK DITUGULA, praktikan gauzatu behar ditugu. Bakarrik sentitu ahal gara egunerokoan, lagunekin, familiarekin, baina POSIZIO FIRME batetik gauzak LORTU ditzakegu.Kideok, gure esku dago berriz irri egitea, barre egitea, libre arnastea,
besarkatzea!

Emaiogun tokia berriz eskuak zikintzeari, laztantzeari, abesteari, dantzatzeari. Lasai gozatzeari! Aitortu dezatela osasun alternatibak daudela gu osatzeko.

Sistemak, tratu txarrena gazteei eta haurrei eman die. Orduak eta orduak maskararekin, aurpegiak estalita, bananduta, ikaratuta eta inkriminatuta, gizartearen konplizitatearekin. Nola torturatu ditugun gure haurrak, fisikoki eta psikologikoki! eta beraiek ez dute ulertzen ezer… Nere gurasoei galdetu diete euren burua salbatzeko, euren seme-alabak eta bilobak horrela tratatu nahi dituzten? Ez.
Gaitz bat izateko aukera apur bat murrizteko, teorian? Galdetu al diegu gazteei, esperimentu genetiko batean parte hartu nahi duten? Baina hau ez dugu ZENTSURAKO PROPAGANDAN entzungo.

Herri bezala, zeri irekitzen diogu atea inposaketa guzti hauek onartzean? eta zein da irtenbidea? Gutariko bakoitzak badaki eta horregatik gaude hemen BATZEA, ANTOLATZEA ETA DESOBEDIENTZIA BAKETSUA da irtenbidea. Batu, antolatu eta desobeditu!!
Urkulluri eta ezkutuko korporazioei EZETZ esaten diegu. Guk badakigu zer nahi dugun eta hemen gaude GUREA DENA aldarrikatuz.
PASAPORTEARI ERANTZUNA, URKULLU JAUNA? DESOBEDIENTZIA eta INTSUMISIOA Gandhik diote zioela “Cuando una ley es injusta, lo correcto es desobedecerla”. GURE ESKU dago, GUTAKO bakoitzean ERREALITATEA

AMESTU eta SORTZEA, nola? PRAKTIKARA eramanez egunerokoan, batzuk pauso TXIKIZ beste batzuk ZARATATSUEKIN.
Gutako bakoitzaren BARRUAN, GELDIEZINAK gara!!
PASAPORTEARI ERANTZUNA? INTSUMISIOA eta DESOBEDIENTZIA
MAITASUNA ETA ASKATASUNA DENONTZAT !!
Eskerrik asko!!!

 

 

Contenido relacionado

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad