Ikastetxeetako protokoloak benetako osasun egoerara egokitu

Behean azaldutako arrazoiengatik,  behean sinatzen dugunok honako hauek eskatzen dizkiegu Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari:

  1. Ume eta gazteek maskararik ez eramatea eta ikasleen arteko urruntzerik ez jartzea herriko benetako* osasun egoera ona bada.
  2. Tenperatura etxean hartzea. Ez eskolan eta bekokian.
  3. Hidrogelen erabilera mugatzea eta eskuen garbiketarako ura eta xaboia lehenestea, larregizko erabilerak ondorio desegokiak ekar ditzakeelako (larruaren flora bakterianoa desegin…)

Azterketa askoren arabera ume eta gaztetxoen covid-19ren transmisio tasa oso-oso baxua da. Hala ere, ikastetxeetan oso protokolo gogorrak ezarri dira eta irailetik ez dute aldaketarik izan, nahiz eta herri eta garai askotan osasun egoera onak izan diren.

Herrialde batzuetan (Italia, Austria, Bosnia…) 12 urte arte maskararen erabilera erabat murriztu edo kendu egin dute eta beste herrialde askotan (Holanda, Suedia, Bielorrusia…) ez dituzte eramaten eta haien osasun egoerak hemengoak baino hobeak dira.

20 txosten baino gehiagoren arabera maskarak une oro eta denbora luzez eramatea oso kaltegarria da, epe erdi eta epe luzera. Maskara zenbait orduz jarraian eramanez gero %40 oxigeno gutxiago hartzen dutelako eta hori hipoxiaren 1. maila delako, oso larria dena. Horrez gain, aitzakia asko  erabilita, (eskola garraioan adibidez, 6 urtetik beherakoei derrigorrean ere jartzen ari zaie leku askotan.

*Benetako osasun egoera: esan beharra dago herrietako osasun datuak, nahita, txarto ateratzen ari direla, PCR probak 35 ziklotara egiten dituztelako eta ez OMEk gomendatzen duen 22 ziklora eta soilik sintomatologia badago. 35 ziklotara eginez gero positibo faltsuak %90 ingurukoak dira. Hau da, nahita, benetako egoera baino askoz irudi txarragoa eskaintzen ari dira, protokolo justifikaezinak  justifikatzeko.

Europako Datuak Babesteko 679/2016 Araudiaren arabera, hemen jasotako datuak ezabatzeko, zuzentzeko… eskubidea gauzatzeko, gurekin posta honetan harremanetan jar zaitezkete: bizitzaposta@protonmail.com.

    Sinatu eskaera

    Adina

    Informazioa hilean behin jaso jaso nahi duzu?

    2 + 2 =

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
    Privacidad