Skip to content
Portada » BIZITZA PLATAFORMA LEGEBILTZARREKO OSASUN BATZORDEAN

BIZITZA PLATAFORMA LEGEBILTZARREKO OSASUN BATZORDEAN

BIZITZA PLATAFORMA LEGEBILTZARREKO OSASUN BATZORDEAN

Atzo, maiatzak 5, Silvano Baztan, Juanjo Martínez eta Anjel Bidaurrazaga medikuak, Covid 19 kudaketaren inguruko agerraldia izan zuten Gasteizko parlamentuko Osasun Batzordean.
Oso esanguratsuak “gure” parlamentarien adierazpenak eta isilpenak (ez galdu zabalduko diren grabaketak).
Bereziki aipagarria PSEko bozeramalearen atala. Ez galtzekoa.

Mila esker Silvano, Angel eta Juanjori, hor egoteagatik eta argi hitz egiteagatik.

Mila esker baita bertan egon ziren lagunei eta agerraldi hori gauzatu ahal izateko lan luze eta eskerga hori egin dutenei.

BIZITZA PLATAFORMA LEGEBILTZARREKO OSASUN BATZORDEAN
OSAKIDETZAK ETA OSASUNBIDEK UKO EGIN DIOTE FUNTSEZKO DATUAK EMATEARI

Eusko Legebiltzarreko alderdi nagusiek ukatu egin dizkiote Iparrari azterketa estatistiko epidemiologiko independente bat egiteko eskatutako datuak. Covidaren kudeaketa, txertaketa eta guzti horren ondorioen ebaluazio independentearen aurka agertu dira baita.
Txertaketaren moratoriaren aurka ere.

Atzo, maiatzak 5, Silvano Baztan, Juanjo Martinez eta Anjel Bidaurrazaga medikuek agerraldia egin zuten Gasteizko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, Covid 19aren kudeaketaren inguruan.
Oso esanguratsuak dira “gure” legebiltzarkideen adierazpenak eta isiluneak (ez galdu zabalduko diren grabazioak).
Bereziki azpimarragarria PSEko bozeramailearen atala. Ez galtzekoa!

Eskerrik asko Silvano, Angel eta Juanjori, hor egoteagatik eta argi hitz egiteagatik.

Eskerrik asko, baita ere, bertan egon zirenei, begirunez eta errespetuz tratatu gintuzten guztiei eta agerraldia gauzatzeko lan neketsu hori egin duten pertsonei.

Historiarako geratuko da “oscurantista” hitza, Eusko Abertzaleak taldeko bozeramaileak Bizitzak agerraldia eskatzeko idatziari buruz esandakoa.

Oso interesgarria da, halaber, Diario.es (https://www.eldiario.es/euskadi/parlamento-vasco-abre-puerta-comision-salud-plataforma-negacionista-covid-19-antivacunas_1_12270141.html)-en kronika, urrian bidalitako eskaera-postako benetako edo ustezko ortografia-faltei dagokienez.

Oso lasaigarria da jakitea Eusko Legebiltzarrean, hain zorrotzak direla herritarren idazkien ortografiarekin.
Agian ez hainbeste beste arlo larriago batzuetan??
“Pandemia” baten ebaluazio zientifiko-mediko independentea onartzearekin adibidez??

ℹ️ Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean gogorarazi dugu medikuak garela eta gure irizpideak zientzian eta etikan oinarritzen direla / Angel Bidaurrazaga Vandierdonck
2025eko maiatzaren 5ean, Eusko Legebiltzarreko osasun-batzordean agerraldia egin dugu, Bizitza plataformaren ekimenez, kobidaldiko abusuak argitzea eskatzeko.

independentea.eus

OSASUN BATZORDEKO BOZERAMAILEEN ESKU-HARTZEA

BOZERAMAILE SOZIALISTAREN HITZALDIA OSASUN BATZORDEAN Rico jauna.
Buloen hedapen arduragabeagatik Bizitzak duen arriskuaz ohartarazten gaitu herritarrok, Rico jaunak. Ondorioz, uko egiten dio Osakidetzari datu epidemiologiko eta sanitario egokiak argitaratzeko eskaerari, Covidaren kudeaketaren eta hartutako neurri zein ondorioen azterketa independentea egin ahal izateko.
Buloak ezeztatzeko beldurra agian? Ala konfirma daitezkeenarena?
Koherentzia erakustaldia denaren gainetik.

EH BILDUKO BOZERAMAILEAREN “HITZALDIA” OSASUN BATZORDEAN
Ubera anderea
Ez dago gehiago esaterik hitz gutxiagorekin.
Baina nahikoa zen ondorioz, uko egiteko Osakidetzari datu epidemiologiko eta sanitarioak eskatzeari, ikerketa epidemiologiko independente batekin batera.

EAJ/PNV TALDE-ko BOZERAMAILEAREN HITZALDIA OSASUN BATZORDEAN
Añibarro jauna.
Rico jaunak baino pixkat begirune gehiagorekin egindako hitzaldia, Añibarro jaunarena. Bere harridura eta ezadostasuna biziki azaldu zituen, haserrea agertuz entzun zuenaren aurrean.

ALDERDI POPULARREKO BOZERAMAILEAREN HITZALDIA OSASUN BATZORDEAN
Garrido anderea
Tonu egokiagoan egindako hitzaldia, beste batzuen kontrasterako. Eskertzen da tonu hori, bakoitza ura bere errotara eramaten ahalegintzen den arren.
Ez zen Garrido anderea eskabidearen muinean murgildu ez erantzun zehatzik eman.
Praktikan, edozein kasutan, ez zuen Osakidetzari datu epidemiologiko eta sanitarioak eskatzearikin bat egin, ez ikerketa epidemiologiko independente bat eskatu.

TALDE MIXTOA/VOX-eko BOZERAMAILEAREN HITZALDIA OSASUN BATZORDEAN
Martínez anderea

Tonu egokiagoan egindako hitzaldia hau ere beste batzuen kontrasterako. Eskertzen da tonu hori. Eskabidearen alde zegoelakoa adierazi zuen Martínez andereak bere hizketaldian.
Saioaren amaieran, han geundenok agurtzera hurbildu zitzaigula esan behar dugu, horretan bakarra izan zelarik, Hondarribiako Osoko Bilkuran Podemoseko zunegotziek egin zuten era berean. Eskertzen da horrelakorik gertatzen denean, iritzi kontrajarrien gainetik.

BIZITZA PLATAFORMA LEGEBILTZARREKO OSASUN

(hemen funtsezko bideoa:Mikel Sanchez)

BATZORDEAN Juanjo Martinezen azken interbentzioa, Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean zenbait bozeramailek (PSE eta Eusko Abertzakeak) egindako akusazio eta difamazioei erantzuteko.

BERREGINDAKO GRABAZIO OSOA BIZITZAREN AGERRALDIA OSASUN BATZORDEAN

Saioaren grabazio osoa lortzea ezinezkoa denez, pieza partzialak gehituz berregin dugu.
-Bizitza Plataforma-

Osakidetzak ez ditu eman Covidaren inguruko azterketa epidemiologiko independenterako beharrezkoak diren datu publikoak

Joseba Argintxona

Osakidetzari eskatu zaion eta Osakidetzak eman ez duen informazioa eskatu da berriro. Bizitza elkartearen izenean hitz egin zuten eta Medikuntzan Doktoreak diren osasun arloko profesional hauen adierazpenek, bertsio ofizialaz haratago, beste errealitate bat dakarkigute. Osakidetzak Iparra ekimenak eskaturiko datuak ez emateak eta komunikabide nagusiek (Jaurlaritzatik dirulaguntzak jasoak dituztenek), bertsio ofizialetik aldentzen diren bertsioak isilarazteak zer pentsatua eman beharko liguke, eta asko gainera.

Independenteaken argitaratutako artikulu hontan Iparra Ekimenak luzaturako eskaera bera, eskaera aurkeztu izanaren ziurtagiria, Iparra ekimenaren prentsa oharra eta Osasun Batzordean egindako hitz hartzeen estekak dituzue.

independentea.eus