AstraZenecak arlo honetan Eusko Jaurlaritzak-EHUk duten maila eskasa eta beraien herritarrak ze gutxi zaintzen dituzten berretsi digu

AstraZenecak arlo honetan Eusko Jaurlaritzak-EHUk duten maila eskasa eta beraien herritarrak ze gutxi zaintzen dituzten berretsi digu

Independentean Euskadiko Biologoko Elkargoko Jon Ander Etxebarria Garateren artikulu interesgarria dator, gauzak bere lekuan jartzeko: https://independentea.eus/astrazeneca-txertoa-etetea/

Esaten du gertatutakoak argi erakusten duela estatuan eta EAEko aditu batzordeen maila zein den: goitik datorren guztiari amen esaten diotenak eta herritarren osasuna babesteari muzin egiten diotenak.

Martxoaren 12an “txerto” horrek tronboak eragiten zituela jakina zen Europa osoan, estatu batzuek eta bi autonomia erkidegok debekatu zuten, baita espainia mailan eta EAEn bost axola eta txertaketa masiboarekin jarraitzen zuten. Ez zuten aldi baterako gelditu, zer gertatzen zen ikusi arte.

Jaurlaritzaren eta EHUko Covid-10ren “arduradunaren” hitzak martxoaren 12an: “Begira Erresuma Batuari, Astrazenecak ez du inolako arazorik eman”, “Eusko Jaurlaritzak ez du planteatzen … Astrazenecaren inokulazioa gelditzea, …”.

Azkenik jada Alemaniak, Frantziak… jadanik debekatu zutenean, korrika, estatuan ere debekatu da, nabarmen ez geratzeagatik.

Contenido relacionado