Manuel LEZERTUA JAUNA, EUSKO JAURLARITZAKO ARARTEKOAri zuzendua:

Haserre bizian irakurri dugu Diario Vascok zure pertsonari egindako elkarrizketan honakoa esan duzula:

Txertorik hartzen ez duenak (COVID txertoa) ondorioak bere gain hartu beharko ditu” (Diario Vasco, edizio digitala, 2021-9-19).

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren webgunean, Arartekoaren erakundearen antolamendu- eta funtzionamendu-araudia irakurri dugu. Araudi horretan, 1.1 artikuluan xedatzen denez, “Arartekoa Konstituzioaren I. tituluan jasotako eskubideak defendatzeko izendatutako Eusko Legebiltzarreko ordezkaria da eta horretarako, Euskal Administrazio Publikoaren jarduera gainbegiratuko du eta Legebiltzarrari horren berri emango dio”.

Bada, zure hitzek estatuko Konstituzioaren I. tituluan xedatutako oinarrizko eskubide batzuk urra ditzakete, hala nola:

1- Pertsonaren duintasunerako eskubidea (10.1 art.), zure mehatxu-hitzek pertsonaren garapen askea eragotz baitezakete eta nahi ez dituzun erabakiak hartzera bultza zaitzakete, zuk aipatutako ondorio horien eraginpean.

2- Berdintasunerako eskubidea (14. Art.), bada, zure hitzekin bereizi egiten dituzu (eta diskriminatu egiten dituzu) txertatuak eta txertatuak ez direnak. Azken horiek dira, legezko eta zilegi den aukera egin arren, gizartearen aurrean aurrez epaitu eta diskriminatzen dituzunak, eta argi eta garbi mehatxatzen dituzu ondorio bat jasatearekin. Zuk jakin behar duzun bezala, norbere eskubideak erabiltzen dituenak ez badie besteei bidegabeki kalte egiten, ez dio inori kalterik egiten.

3- Osotasun fisiko eta moralerako eskubidea (15.1 art.), jakina, giza gorputzaren izaerarekin zerikusirik ez duten substantzien txertaketak eta inokulazioak, txertaketa hori onartzen ez duen gizabanakoaren osotasun fisiko eta morala urratzea dakartelako (bere eskubideen erabilera legitimoan).

4- Askatasunerako eskubidea (17.1 art.), zure hitzek pertsonen askatasuna hertsatu baitezakete eta txertatzera bultza ditzakezu, zuk diozun ondorioak jasateko beldurrez.


5- Pentsamendu-, ideia- eta iritzi-askatasunerako eskubidea (20.1 art.), besteak beste, ez dakigulako zuk aipatutako “ondorioen” eduki materiala, eta ondorio horiek Espainiako Konstituzioaren Lehenengo Titulu horretan jasotako beste eskubide batzuk urra ditzaketelako. Izan ere, txertoaren aurka pentsatu eta iritzia eman nahi dutenen jokabidean eragiten du eta gainera, “ukatzaile” gisa katalogatzen dira zureaz bestelako iritzia dutenak.

Gure ustez, adierazpen-askatasuna zainduta ere (20.1 art.), zure hitzak ez dagozkio herritar GUZTIEN eskubideak defendatzea xede nagusi duen pertsona bati, eta aukera baten edo bestearen defendatzaileen artean porrot soziala edo liskarra eragin dezake. Emaitza hori zuk betetzen duzun bezalako kargu batek ustez izan behar dituen helburuetatik oso urrun dago. Kargu horren helburu nagusia herritarren eskubideak babestea da, iritzi kontrajarriak izanda ere, eta sektore sozial jakin baten alde edo aurka agertu gabe.


Zure hitzek biztanleriaren zati bati eragin diezaioketen eskubideen urraketa dela eta, BIZITZA Plataformatik honakoa eskatzen dugu:

1- Zure hitzak berehala zuzentzea, batez ere beren eskubide zibil eta politikoak erabiliz txertorik ez jartzea erabakitzen duten pertsonei egindako mehatxua kenduz.

 

2- Negazionista izendapena zuzentzea, ezer ukatu edo baieztatu beharrean beren eskubide konstituzionala erabili besterik egiten ez duten pertsonei.

3- ARARTEKO kargua berehala kentzea, zure jokabidea bateraezina baita ARARTEKO karguak ustez dituen eginkizunekin.

Gainera, gogorarazi nahi dizugu NORBERE ESKUBIDEAK BETETZEN DITUENAK EZ DIELA BESTEEN ESKUBIDEEI KALTE EGITEN. Har ezazu kontuan maxima juridiko hori, beste arrazoi batzuengatik txertorik ez hartzeko eskubide legitimoa erabili nahi duten pertsonen eskubideen urraketa berriak saihesteko.

BIZITZA Plataforma, Gasteizen 2021-09-19

Bizitzaren izenean

—————————-

IRAILAK 4, IRUN ETA HENDAIA manifestazioa

Askatasuna, Libertad, Liberté

 

Gaur Santiago zubian prentsaurreko bat egin da, Irun eta Hendaia bitarteko manifestazio bateratuaren berri emateko. Irailaren 4an, arratsaldeko 4etan abiatuko da martxa bi udaletxeetatik eta Santiago zubian elkartuko dira. Erakunde publiko guztiek askatasun indibidual eta kolektibo guztiak berrezartzea eskatzen dugu eta hedabideei, auzi honen gaineko ikuspegi guztiak eman ditzaten dugun eskubidea aldarrikatzen dugu.

Txertaketaren” etorrerarekin batera, Espainiar estatuan “Covid pasaportea” ezarri dute zenbait autonomia erkidegotan, eta autonomia erkidego horietako justizia auzitegi gorenek pasaporteak legez kanpokotzat jo dituzte.

Frantziar estatuan, berriz, derrigorrezkoa dute osasun txartela izatea, bizimodu normala egin ahal izateko. Jatetxe batera, zinemara, azalera handi batera, ospitalera eta eguneroko gai gehienetara joatea, esaterako, debekatu egin zaie txertoa hartu ez duten pertsonei.

Irailaren 15etik aurrera, txertoa jarrita ez duten osasun langileak, jendarmeak eta suhiltzaileak lanik eta soldatarik gabe geratuko dira. Polizia eta militarrak gonbidatzen ari dira, baina oraingoz ez dituzte behartzen.

Ostalaritzan, irailaren hasieran osasun txartela eskatzen hasiko dira. Edo bestela, PCR testa 2 egunean behin egitea. Beste aukera bat covid pasatu izana da eta, kasu horretan, 6 hilabete dituzte txertoa hartzeko.

Frantziarren % 50, gutxienez ez denez txertatu, presio neurri horiek hartzen hasi dira. Gauzak horrela, frantziar erresistentzia zoriontzekoa eta eredugarria dela uste dugu da, bertako herritarrak erakutsi duten heldutasuna guztion eskubideak, osasuna eta askatasuna babesteko oso baliagarriak zaizkigu.

Zergatik joan behar dugun larunbateko martxara? Ekitaldi historiko baten aurrean gaudelako, mundu mailako testuinguru batean markatzen dena, munduan zehar egiten ari diren manifestazio askoren parte izanik. Gure ingurura begiratzen badugu, gertatzen ari dena da kreditu sozialeko sistema bat ezartzen ari dela: txartel bat daukazun sistema bat, non puntuak dauzkazun eta esaten duzunaren, sentitzen duzunaren eta egiten duzunaren arabera puntuak galtzen dituzun. Puntuak kentzen dizkizuten heinean, gauza batzuk ezin dituzu egin, janaria ezin erosteraino. Hasierako datu gisa, covidari buruzko osasun-datuak dauden arren, etorkizunean beste datu batzuk gehituko dira.

Horregatik, bidegurutze hori guztioi dagokigu, eta sistema horrek giza eskubideei uko egitea dakar, intimitaterako eskubidetik hasita. Gero, adierazpen askatasunerako eskubidea ezabatzen da: logikoki, sistemaren aurka dagoen orok ezin du esan, esaten badu puntuak kentzen zaizkiolako. Azkenik, mugikortasunerako eskubidea: pertsona bakoitza non dagoen zaintzeaz gain, gizarte kredituaren sistemak nora joan zaitezkeen esaten du, dituzun puntuen arabera. Une honetan, txertatuak leku jakin batzuetan sar daitezke adibidez.

Kontrol sozialeko sistema hori nahi ez dugunok aurka egin eta mobilizatu egin behar dugu. Garaiz gabiltza eta orain gelditu egingo dugu. Etorkizuneko belaunaldientzat borrokatzen gara.

Larunbatean Santiago zubian elkartuko gara!

————————–

Donostia eta Baionako manifestazio arrakastatsuen ostean gogor jarraitu behar dugu lanean osasunaren eta askatasunaren alde

  • Bizitza Plataformak Urkulluren azken dekretuaren kontrako errekurtsoa aurkeztu du, diskriminazioagatik.

  • Bizitzak dei egiten die gainerako sektoreei eta herritarrei azken dekretua ez betetzeko, arrazoi askogatik.

  • “Negazionistak” deitzen diguten eta egia kontatzen ez duten manipulazioko hedabideei herri honek ez zaituztela behar esan nahi dizuegu.

  • Bretainia Handiak 12-17 urte bitarteko gazteak masiboki ez inokulatzeko hartutako erabakia hemen ere har dadin eskatzen dugu.

  • Frantziar estatuko herri guztiekin gure elkartasunik beroena eskaini nahi diegu, elitearen aginduetara dagoen Macronen bioterrorismoaren aurka.

  • Estatu Batuek arrazoi eman digu: PCRak ez dira ondo egiten ari eta covida gripearekin nahastu da.

  • Munduan covid tratatzeko arrakasta handiagoz erabiltzen ari diren tratamenduak hemen zergatik ez diren probatu nahi ozenki salatu nahi dugu.

  • Zergatik oraingo udako ospitaleratzeen eta heriotzen datuak iazkoaren berdinak edo kaxkarragoak dira? “Txerto” esperimentalek ez al dute balio?

Bigarren errekurtsoa Urkulluri. Asgascon kontsumitzaileen elkarteak, Bizitza Plataformako kideak, errekurtsoa aurkeztu du astearte honetan EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, Lehendakariaren azken dekretuaren aurka. Diputatuen Kongresuak uztailaren 21ean 13/2021 Dekretua berretsi zuen, eta beraz, maskara kanpoan ez da erabili behar, pertsona arteko 1,5 metroko distantzia errespetatu daitekeenean, ezta salbuetsitako kasu guztietan. Tamalez, Urkulluk bi egun geroago dekretu bat onartu zuen, maskara kanpoan erabiltzera behartu nahi duena, estatuko arauaren aurka.

Auzitegian dekretuaren atal hori kautelazko neurri baten bidez etetea eskatu dugu, eta laster ebatzi beharko dute, diskriminatua ez izateko moduko oinarrizko eskubideen aurka egiteagatik.

Horixe da EAEko Justizia Auzitegi Nagusian lehendakariaren dekretu baten aurka aurkezten dugun bigarren errekurtsoa. Aurrekoa, maiatzaren 7ko 23/2021 Dekretuaren aurka egin genuen, dekretuak maskarak erabiltzetik salbutsitako kasuak jaso ez zituelako. Zoritxarrez EAEko Auzitegi Nagusiak ez zuen erabat ilegala zen eskubide ezabatze hori geldiarazi.

Dekretu hori ez betetzeko deia. Bizitzak herriari Urkulluren dekretu berriaren aurka egitera eta ez betetzera dei egiten die. Eta 1,5 metroko distantziari eutsi ahal badiogu, ez dugula herri eta hirietan erabili maskararik erabili behar. Arnasteko eskubidea dugulako! Bestetik ostalariei, zinema eta kultur aretoetako jabeei eta zuzenean kaltetutako gainerako sektoreei errekurtsoak jartzera eta borrokatzera dei egiten die. Urkulluk Davosek ostalaritzaren %75a desagertzeko emandako agindua txintxo-txintxo betetzen ari da. Orain, berriz ere, daturik eta ikerketarik gabe beste kolpe bat eman nahi die. Esaten dutena egia balitz, dekretua egin aurretik sektore horiekin batzartu, eginda eduki behar duten azterketa baten datuak eman eta laguntza neurriak adostuko lituzkete, orain arte egin ez dutena eta egiteko asmorik ez dutena.

Hedabideen zentsura eta isekak: aski da! Gure kontra iseka dabiltzan eta urrun erabakitako terrorismo informatiboaren leloak errepikatzen dutenei esan nahi dizuegu negazionistak honako hauek direla: terapia hobeak ukatzen dutenak, PCRek ondo egitea ukatzen dutenak, herritarrei medikamentu esperimentalek, datu ofizialen arabera, ia 30.000 lagun hil dituztela kontatzea ukatzen dutenak, frankismo garaiko zentsurarekin informazioa ukatzen dutenak… Iparraldeko hedabideek Baionako manifestazioari buruz eta Hegoaldeko hedabide gehienek Donostiako manifestazioari buruz emandako tratamenduak alderatzen badira, Hegoaldeko hedabide gehienen maila hutsaren hurrengoa dela inoiz baino ageriago geratzen ari da. Eta datu bat zuzenduko dizuegu: Donostian 4.500 lagun inguru egon ginen, ez “ehunka” batzuk. Hain zuzen ere, azken urte honetan egin den bi manifestazio jendetsuena.

Bretainia Handian gaztetxoak salbu. Herrialde batzuek sen ona erakutsi dute, eta ez dituzte 12-17 urte bitarteko gazteak masiboki inokulatuko. Bitartean hemengo osasun sailburuek guztiz kontrakoa egiten dute, jakinda, 20 bat gazte hil daitezkeela 0-20 bitarteko guztiak txertatuz gero eta orain arte datu ofizialen arabera medikamentu esperimentalek eragin dituzten heriotzen ehunekoak adin tarte horretan errepikatzen badira. Astakeri hau egiten utziko diegu? Zorionez ez dugu arrainen oroimena eta iaz arte txertoak soilik arrisku taldeek hartzen zutela gogoratzen dugu: nagusiek gripearena, animaliekin dabiltzanek tetanosena… eta besteak ez ginen insolidarioak ez hartzeagatik. Orain bai? Baina ez al dituzte konfiantzarik medikamentu horietan? Haien eraginkortasuna ez al da hasieran esan ziguten modukoa?

Elkartasuna. Frantziako osasun langileak ez omen dira eredu ona. Kopuru handi batek ez du inokulatu nahi izan (Hegoaldean baino askoz gutxiago), medikamentu esperimentalek dituzten arriskuak kontuan hartu dituztelako. Horregatik Macronek lanetik kanporatzeko mehatxua egin die inokulatu ezean soldata barik utziko dituelako. 160.000 lagun manifestatu ziren larunbatean eta orain Parisen milioi bat lagun batu nahi dira horren aurka.

PCRak txarto egiten dira, aspaldi esaten ari garen bezala. Estatu Batuetako CDC eta FDA, sendagaiak eta osasun publikoa kontrolatzeaz arduratzen diren erakundeek PCRk egiteko era aldatuko dute Sars-Covid eta influenzaren birusa (gripea) bereiztu ahal izateko. Horrek zer esan nahi du? Bada orain arte testak ez direla ondo egin eta covida gripearekin nahastu dutela. Horrek dituen ondorioak izugarriak ditu, azken urte honetan eman dizkiguten covidari buruzko datu guztiak okerrak direlako (heriotzak, gaixotuak…) eta horietako asko gripearenak zirelako. Zergatik? Herritarrok beldurtzeko asmoz?

Non daude bestelako tratamenduak? Munduan hemengoek baino heriotza gutxiago sortzen duten 5 bat covid tratamendu desberdin daude. Adibidez, Italian pazienteak etxean artatzen duten talde batek (www.ippocrateorg.org) 60.000 mila pazienteei tratamendu goiztiarra eman eta 10 baino ez zaizkie hil. Sen ona erabilita, erabaki zuten defentsa ahulenak zituztenak ezin zirela birus asko daudenen lekuetara eraman, hau da ospitaleetara, tratamendua etxean emateko aukera dagoen bitartean. Hemen zergatik ez dira erabili nahi?

Txerto” esperimentalek ez al dute balio? Azken hilabeteotan ospitaleratzeen eta heriotzen datuak iazkoak bezain eskasak dira eta une batzuetan txarragoak. Baina alde handia dago, orain herritar erdiari medikamentu esperimentala inokulatu zaie. Hasieran esan ziguten “txerto” horiekin dena konponduko zela. Guk esan genuen ezetz eta denborak arrazoia eman digu. Orain gure galdera: zergatik ez dizkigute argi esaten ospitaletan daudenetatik zenbat dauden txertatuta?

Bizitza Plataforma

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad