Zer da EZKUTUKO 2030 Agenda?
Bai, ezagutzen dugu!!!
M21ean zuen EZKUTUKO HONDAMENDIARI EZ Iruñan!!
Ozen diogu:
“BAGARA, badugu BIDE BERRI bat!!”
Euren langileei maskara eramaten behartzen duten enpresak
Apirileko Dekretuak bi mailako herritar sortu ditu: maskara eramateko beharra ez dutenek eta euren lantokian maskara eramateko “gomendioa” edo “beharra” dituztenak.
Beraz lagundu behar dugu denok arnasteko eskubidea izan dezagun:
a) Lortu Arrisku Prebentzioko arduradunaren izena eta eposta eta bidali bizitzajuridikoa@protonmail.com-era. Bizitzak gutun bat bidaliko die (gutuna behean irakur dezakezu). Behartzen jarraitzen badute, demanda bateratu bat jarriko die Bizitzak enpresa hauei.
b) Erreklamazioa egin
c) Langileei gaia azaldu, iritzia jaso, elkartasuna adierazi, arduradunari gaia azaldu…
d) Gauza asko lortzea erraza da idazki hau fotokopiatu eta dendetan uzten badugu, erreklamazioak egiten baditugu… Inoiz ez gara hain beharrezkoak izan. Ekin diezaiogun!
Eta langilea bazara eta maskararekin lan egiten behartzen bazaituzte. Beste lankideekin batera idazki hau aurkeztu ahal duzue Arriskuen Prebentzio Zerbitzuan
Covid pasaportea, apartheid, NAN europarra, diru digitala, kontrola eta esklabotza.
Covid pasaportea, apartheid, NAN europarra, diru digitala, kontrola eta esklabotza
Covid pasaportea ez da aldi baterako, betiko geratzeko etorri da, orain bezala gelditzen ez badugu!!! Jende askok onartu du, eta ia ez dute zalantzan jartzeko astirik izan. Oinarrizko eskubideak ez dagozkio jada pertsonari, baizik eta unean uneko errespetuaren mende daude, guztion ongiaren mende. Gizarte demokratiko baten berezko eskubideak eta betebeharrak dituen herritarraren kategoria desagertzea dakar.
Pasaporteak dagoeneko sartu gaitu Txinako gizarte-kredituaren sisteman arau guztiak zorrotz betetzeko, zentzua izan ala ez… Teknologia bat eta lege esparru bat sortu dute, edozein unetan martxan jarri ahal izateko. Orain, Europako Batzordearen eIDa (identifikatzaile elektroniko digitala) martxan jartzeko atarian dago, eta Europako Banku Zentrala lanean ari den moneta digitalari lotuta egongo da.
Jauntxoek eskudirua desagerrarazi nahi dute, eta diru digitala bakarrik egotea. Horrela, erosten dugun guztiaren kontrola lortuko lukete: zer, non, noiz, nori… eta txorrota itxi ahal izango ligukete iruditzen zaien bakoitzean.
Eskubideak kendu nahi dizkigute eta soilik baimen batzuk utzi. Baina, noski, ez dute lortuko. Bide onetik goaz!
Covid-pasaportea.pdf
STOP #ApartheidPasaportea
urtarrilak 30, 12:30 Bilboko Sabin Etxean
Gobernuak entzun-gor?
Geu tinko eta gogor!
Milaka eta milaka lagun elkartu gara Bilboko kaleetan. “Stop diktadurarako pasaportea” eta “Askatasuna” lemapean uholde erraldoi bat izan da gaurkoa.
17 autobus iritsi dira Bilbora: Agoitz, Tolosa, Irun, Gasteiz, Lizarra, Donostia, Eibar, Oiartzun, Iruñea, Beasain eta Kantabriatik.
Suhiltzaileen presentzia itzelarekin eman diogu hasiera gaurko manifestazioari, gure haurrak babesteko prest gaudela argi erakutsiz: haurrak, ez baitira laborategiko xaguak, ez baitira mundura sortu farmazia industriaren medikamentu esperimentalak probatzeko. Horregatik aste honetan bertan Iruñean egin bezala, datozen egunetan Bilbon umeen inokulazioa gelditzeko kereila sartuko dugu Liberum elkartearekin batera, preskripzio faltagatik eta informazio faltsua emateagatik.
Orain eta hemen, pasaportea gelditzeko unea da eta lortzen ari gara! Informazioa zabaltzeko lana hartu dute herritar askok, beren herriko tabernetan, ikastetxeetan, udaletxeetan… pasaporte hau ilegala delako eta hainbat tratatutan jasotako oinarrizko eskubideak urratzen dituelako. Ekintzaile asko dira, eguneroko praktiken bidez diskriminazioa gainditu eta neurri hau indargabetzen ari direnak kiroldegietan, lantokietan… Bide judiziala ere martxan jarri du Bizitza Plataformak: Pasaportea jarri denetik hainbat jendek aurkeztutako erreklamazioak jasotzen ari gara urtarrilaren 31a bitartean eta ondoren, lurralde bakoitzeko Epaitegietan aurkeztuko dira abokatu baten laguntzaz.
Bukatzeko, berehala martxan jarriko dugu GIZARTEGINTZA PROIEKTUA aurkeztu nahi dugu: euskaldunok gure ondare dugun elkarbizitzarako eta elkarzaintzarako eredua berreskuratu beharra dugu, gaurko zailtasunei erantzun eta alternatiba orekatu eta osasuntsu bat sortuz guretzat eta gure seme-alaba eta bilobentzat. Bizitzen ari garen egoera politiko-ekonomiko-sozial-sanitarioak argi utzi digu gutxi dagoela egitura desorekatu hauetan egiteko eta jazarpen instituzionala baino lehenagoko eredura bueltatu behar dugula, berriz ere denok parekoak garen zirkulu batean bilduaz, auzolanean eta elkarlanean.
GIZARTEGINTZAK Euskal Herrian zehar bilguneak proposatuko ditu, bide berri bat hartzeko esperientzia gune izan daitezen. Bilgune hauetan komunitatearen sentsibilitatea bildu eta burujabetza indibiduala eta kolektiboa bultzatuko dituen ekintzak bideratuko dira, itxaropena eta ilusioa piztuaz. Laister izango duzue informazio gehiago. ADI EGON!!
Gora Bizitza!
Gora Bihotzak!
Bizitza Plataforma
2022/01/22
Urtarrilaren 22an, giza eskubideen urraketa basatiaren aurrean Bilboko kaleetan gure askatasun nahia zabalduko dugu, manifestazioan. Txertatze esperimental masiboaren bidez ezarri den pasaporte lotsagarri hau, ez da osasun kontua ordea. Inoiz ezagutu ez dugun totalismoari atea irekitzen dio txartel honek, itzulerarik gabeko atea. Instituzio, alderdi eta eragile ezberdinei ozen esango diegu: ez dugu herritarren kontrako abusu gehiagorik onartuko, ezta diskriminaziorik ere. Auzolanaren bidez kontrol sozialerako pasaporte hau gelditzeko gonbidapena luzatzen diegu herritarrei, Bizitzako taldeetan antolatuz, ostalariak informatuz … geroz eta gehiago elkar gaitezen!
8.000 lagun elkartu gara #ApartheidPasaportearen aurka asteburu honetan Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteizen
https://www.bizitza.eus/8-000-lagun-apartheid-pasaportearen-aurka/
GIZAKION ADIMENA SUNTSITU NAHI DIGUTE #GizarteIngeniaritza
https://www.bizitza.eus/gizakion-adimena-suntsitu-nahi-digute/
OSAKIDETZAKO LANGILEEN GUTUNA #OsasunLangileak
https://www.bizitza.eus/osakidetzako-langileen-gutun-irekia/
Kaleko manifestazioen kopurua eta horietan parte hartu dutenen kopurua handituz doa.
Joan den abenduaren 18an Donostian Bizitza Plataformak antolatutako manifestazioak ez du aurrekaririk izan, eta 30.000 lagun inguru batu ginen.